2023, Donostia / San Sebastian, Gizarte Ekonomiaren Hiriburua.
Donostia Gizarte Ekonomiaren Espainiako Hiriburu izendatzea aukera handia da gure hiriarentzat ekonomia justuago, berdinzaleago, parte-hartzaileago eta integratzaileago bat sustatzeko, baina, batez ere, pertsonak erdigunean jartzen dituen eta haien garapen profesionala eta ongizatea bultzatzen dituen eredu ekonomiko bat ezartzeko.
Gizarte-ekonomiako
hiriburutzaren helburuak
Gizarte-ekonomia alternatiba sozial eta ekonomiko gisa bultzatzea
Ekintzailetza eta kalitatezko enpleguaren sorrera babestea
Gizarte-ekonomiak desgaitasuna duten pertsonen eta kolektibo babesgabeen integrazioan duen rola nabarmentzea
Gizarte-ekonomia ezagutzera ematea esperientzia garrantzitsuen berri emanez
Gizarte-ekonomiari buruzko eztabaida sustatzea
Gizarte-ekonomiaren tokikotasuna eta lurralde-kohesioa bultzatzea
Azken berriak
EKOS Jaialdiko sari-banaketarekin itxi da Gizarte Ekonomiaren Hiriburutza urtea
Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak antolatutako EKOS Gizarte Ekonomiaren Jaialdiaren sari-banaketa egin zen Kursaalen, gaztez eta gizarte ekonomiaren alorreko[…]
ASLEk ekintzailetzarako errezeta erakutsi zuen KOCOlab topaketan
Abenduaren 14an ospatutako KOCOlab topaketa ekintzailetza eta berrikuntzaren alorreko pertsona eta profesionalak biltzeko aukera paregabea izan zen. Bertan izan ziren,[…]
Espainiako Ordezkaritzak Europako Batzordeko Gizarte-Ekonomia eta Gizarte-Enpresetako Adituen Taldean (GECES) parte hartu du
2023ko abenduaren 5ean, Europako Batzordeko Gizarte Ekonomiaren eta Gizarte Enpresen aditu taldearen (GECES) 12. bilera egin zen Bruselan.
Kalitatezko enplegua,lankidetza, gizarteratzea,lurralde-kohesioa…Ezagutu gizarte-ekonomiaren helburuak.
Laneko eta Gizarte Ekonomiako Ministerioak sustatzen du, Gizarte Ekonomia Sustatzeko Kontseiluaren bidez, Gizarte Ekonomiaren Espainiako Hiriburua ekimena, eta haren helburua da gizarte-ekonomiak (pertsonengan zentratuagoa eta kalitatezko enplegua sortzeko gai dena) ekonomia tradizionalaren aldean duen balioa ezagutzera ematea eta azpimarratzea.