Zein dira helburuak?

Laneko eta Gizarte Ekonomiako Ministerioak sustatzen du, Gizarte Ekonomia Sustatzeko Kontseiluaren bidez, Gizarte Ekonomiaren Espainiako Hiriburua ekimena, eta haren helburua da gizarte-ekonomiak (pertsonengan zentratuagoa eta kalitatezko enplegua sortzeko gai dena) ekonomia tradizionalaren aldean duen balioa ezagutzera ematea eta azpimarratzea.

Donostiak, eta Gipuzkoak oro har, gizarte-ekonomiarekin erlazionatutako jarduera-tradizio luzea dute. Gizarte-ekonomiak ordezkatzen dituen balioek erro sakonak dituzte gure gizartean eta gure ekonomian, eta berdin gertatzen da kooperatibismoarekin erlazionatutako proiektu eta enpresetan. Mota horretako planteamenduak lan partekatuan, konfiantzan eta lankidetzan funtsatzen diren formula ireki eta kolaboratiboak dituzte oinarri, eta, hala, lurraldearekiko sustraitzea bultzatzen dute.
Halaber, zaintzaren eta desgaitasunaren alorretan diharduten gizarte-orientazioko proiektuak ditugu, eta nabarmentzekoa da eredu sozial eta ekonomiko baten antolaketa bultzatzen duen lankidetza publiko-pribatua, gizarte-kohesioko maila handiak lortzen dituena.

Laburbilduz, nazioartean aintzatesten den enpresak egiteko modu propio bat dugu, gizarte-ekonomiaren printzipio eta balioekin lotura estua duena.
Donostiak elkarte eta enpresen esparruko erreferente garrantzitsu gisa duen posizionamendua eta ezagutza erakartzearen, berrikuntzaren, gizarteratzearen eta gizarte-ekonomia sustatzearen bidez etorkizuneko erronka sozial eta ekonomikoei erantzuteko duen estrategia funtsezkoak izan dira 2023an Gizarte Ekonomiaren Espainiako Hiriburu izendatzeko.

Gizarte-ekonomiako
hiriburutzaren helburuak

Gizarte-ekonomia alternatiba sozial eta ekonomiko gisa bultzatzea

Ekintzailetza eta kalitatezko enpleguaren sorrera babestea

Gizarte-ekonomiak desgaitasuna duten pertsonen eta kolektibo babesgabeen integrazioan duen rola nabarmentzea

Gizarte-ekonomia ezagutzera ematea esperientzia garrantzitsuen berri emanez

Gizarte-ekonomiari buruzko eztabaida sustatzea

Gizarte-ekonomiaren tokikotasuna eta lurralde-kohesioa bultzatzea