Ingurumen-ekimen honen bidez, gainera, zaurgarri egoeran edo/eta gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonei zuzendutako lanpostuak eskaintzen dizkiete gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuetan laguntzen dutenei.
Gure sareari ekimen berriak gehitzeaz eta REAS Euskadi osatzen dugun erakundeak zabaltzeaz eta dibertsifikatzeaz gain, lan-saio honen helburua izan da gobernantza-eredu berri bat definitzea gure sarean, ekonomia solidarioaren balioekin eta printzipioekin bat datorrena, koordinazio-egitura horizontal, autogestionatu eta erantzunkidea sendotuz.
Blog
-
REAS Euskadi-ko Zuzendaritza Batzordea 2023
-
Junta Directiva de REAS Euskadi 2023
A través de esta iniciativa medioambiental ofrecen, además, puestos de trabajo dirigidos a personas en situación de vulnerabilidad y/o exclusión social a quienes acompañan en sus procesos de incorporación sociolaboral.
Además de sumar nuevas iniciativas a nuestra red y ampliar y diversificar las entidades que integramos REAS Euskadi, esta sesión de trabajo ha estado dirigida a ir definiendo un nuevo modelo de gobernanza en nuestra red más alineado con los valores y principios de la Economía Solidaria, consolidando una estructura de coordinación horizontal, autogestionada y corresponsable.
-
ASAMBLEA GENERAL DE ASLE 2023
- Kepa Olivares, presidente de la agrupación empresarial que aglutina a las sociedades laborales y participadas, ha emplazado también al Gobierno vasco a promover la sociedad laboral como modelo de emprendimiento.
- Las sociedades laborales vascas agrupadas en ASLE alcanzaron en 2022 una facturación superior a los 1.000 millones de euros, un 19% más, e incrementaron el empleo en un 6%.
- Euskadi cuenta con algo más de 500 sociedades laborales y 6.000 puestos de trabajo.
- La agrupación empresarial ha celebrado la asamblea general ordinaria esta mañana en el Palacio Miramar de Donostia-San Sebastián con la presencia del lehendakari Urkullu y la vicelehendakari Mendia.
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN, 12 de mayo de 2023., La asociación empresarial ASLE, que reúne a las sociedades laborales y empresas participadas de Euskadi, ha reclamado hoy “mejores incentivos fiscales” en los tres territorios de Euskadi para promover la sociedad laboral “como alternativa óptima para la sucesión empresarial, especialmente cuando no existe relevo familiar natural”.
Así lo ha expresado Kepa Olivares, presidente de ASLE, que ha participado esta mañana junto con el lehendakari, Iñigo Urkullu, y la vicelehendakari Idoia Mendia en la asamblea anual de la entidad. Olivares, de hecho, ha defendido los procesos de relevo en la propiedad a favor de las personas trabajadoras, “porque estos procesos, además de ayudar al mantenimiento del empleo y el enraizamiento territorial, van acompañados de procesos de reestructuración, que conllevan la puesta en marcha de proyectos innovadores, de la realización de inversiones y una mejora de la competitividad de las empresas”, ha señalado.
Además, el presidente de ASLE, en la que ha sido su última asamblea tras seis años al frente de la agrupación empresarial, ha emplazado al Gobierno vasco a promover la sociedad laboral “como modelo de emprendimiento colectivo por excelencia”. “Apostar por la creación de nuevas sociedades laborales es realizar una apuesta segura”, ha aseverado.
La agrupación de sociedades laborales y empresas participadas ha rendido cuentas esta mañana en el Palacio Miramar de Donostia-San Sebastián ante una amplia representación de empresas socias y una nutrida representación institucional. Entre otros, han asistido a la asamblea de ASLE la consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente, Arantxa Tapia, o el diputado general de Gipuzkoa, Markel Olano.
1.000 millones de euros, un 19% más de facturación
Las sociedades laborales vascas, empresas bajo un modelo laboral en el que las personas trabajadoras son socias propietarias, cerraron 2022 con una clara tendencia al alza respecto a la facturación y el empleo. En 2022, las empresas de ASLE, que aglutinan el 75% del empleo de todas las sociedades laborales vascas, facturaron un 19% más y superaron los 1.000 millones de euros. Además, incrementaron el empleo en un 6%.
En la actualidad, en las 509 sociedades laborales vascas, según datos de 2020, los últimos disponibles, trabajan un total de 6.082 personas, lo que, al mismo tiempo, pone en valor la dimensión de las empresas vascas bajo este modelo laboral. De hecho, las sociedades laborales vascas cuentan con una media de 11,9 trabajadores y trabajadoras, mientras que en el conjunto del Estado, la media es de 7 personas trabajadoras. Las empresas asociadas a ASLE cuentan con una media de 22 trabajadores y trabajadoras.
Son algunos de los principales datos del balance 2022 de ASLE, que, además, incorporó 10 nuevas empresas a su organización.
Según el presidente de ASLE, Kepa Olivares, a pesar de la invasión de Ucrania y los problemas derivados de ella, que obligaron a algunas de las sociedades laborales a interrumpir su actividad, y después de un año desde el inicio del contexto bélico, “las sociedades laborales se han ido aclimatando a esta nueva situación y han podido continuar con su actividad”.
Respecto a los sectores de las sociedades laborales, en la actualidad, el 48% de las empresas bajo el modelo de sociedad anónima laboral o sociedad limitada laboral pertenecen al sector industrial o servicios conexos a la industria, mientras que otro 40% son del sector servicios y otro 12% al sector de la construcción u otros.
En Euskadi, Gipuzkoa cuenta con el 48% de las sociedades laborales; Bizkaia, con el 36%; y Álava con el 16%.
-
KONFEKOOPek berretsi egin du Euskadiko sektorearteko enpresa-elkarterik adierazgarri eta garrantzitsuenetakoa dela, 2022ko emaitza positiboen ostean
Konfederazioak balantze positiboa egin du 2022. urteaz. Izan ere, KONFEKOOP hazi egin da jarduerari, eraginari, kooperatiba-kopuruari eta enpleguari dagokienez, nahiz eta egoera geopolitiko berriak eragin kaltegarria izan —nazioarteko ordena birdefinitzen ari den Ukrainako gerra, produkzio-ereduak, hornidura-kateak eta ondasun eta elikagaien banaketa—.
KONFEKOOPeko lehendakari Rosa Lavin harro agertu da kooperatiben sektore ekonomikoaren ordezkari izateaz, lehendakariarekin batera Batzarrari hasiera emateko egindako hitzaldian. Haren esanetan, «kooperatibismoa gai da bizi ditugun aldaketa azkarrei eusteko, eta, ez hori bakarrik, moldatu egiten da eta irtenbide berritzaileak eskaintzen ditu, Euskadi abangoardian kokatzeko, herrialde oparo eta kohesionatua izan dadin».
KONFEKOOPeko lehendakariak ziurtzat jo du euskal kooperatiben konfederazioa Euskadiko sektorearteko enpresa-elkarterik ordezkagarrienetako bat dela, eta, horren jakitun izanik, garapen ekonomiko eta sozialari ekarpena egiteko beharra duela. «Enpresa kooperatiboen ahotsa, ezagutza eta esperientzia erabakiak hartzen diren leku guztietara iristea nahi dugu», azpimarratu du.
Gaur egun, legegintzaldi honetan sustatzen ari diren arau-aldaketetan ari da parte hartzen Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa; Estatuko Enplegu Legean, Euskal Enplegu Legean eta Euskal Hezkuntza Legean, besteak beste.
«2023an hazten jarraituko dugu.Elkartutako kooperatiben kopurua handitzen jarraitu nahi dugu, eta, jakina, enplegu duina eta kalitatekoa sortu nahi dugu», amaitu du konfederazioko buruak.
Azkenik, arlo sektorialen deskargua egin ostean, hitzaldi batekin amaitu da Konfekoopen Batzarra. Iván Martén Uliarte energia- eta ingurumen-sektoreko adituak eman du «Transición energética e impacto en la competitividad» (trantsizio energetikoa eta lehiakortasunean duen inpaktua) izenburupean.
-
KONFEKOOP se ratifica como una de las agrupaciones empresariales intersectoriales más representativas y con mayor peso de Euskadi tras resultados positivos del año 2022
La Confederación ha realizado un balance positivo del 2022, año en el que, a pesar de circunstancias adversas caracterizadas por la emergencia de un nuevo escenario geopolítico marcado por la guerra de Ucrania que está redefiniendo el orden internacional, los modelos de producción, las cadenas de suministro y la distribución de bienes y alimentos, KONFEKOOP creció en actividad, repercusión, cooperativas y empleos.
Rosa Lavín, presidenta de KONFEKOOP, ha manifestado en el discurso de apertura de la Asamblea junto al Lehendakari, el orgullo de representar al sector económico de las empresas cooperativas “que no solo se muestra capaz de resistir los cambios acelerados que estamos viviendo, sino que, se adapta y ofrece soluciones innovadoras que nos siguen colocando a la vanguardia y que contribuyen a hacer de Euskadi un territorio próspero y cohesionado”, ha afirmado.
En este sentido, la presidenta de KONFEKOOP ha asegurado que, conscientes de la responsabilidad de ser una de las agrupaciones empresariales intersectoriales más representativas de Euskadi, tienen el compromiso de contribuir y aportar al desarrollo económico y social. “Queremos que la voz, el conocimiento y la experiencia de las empresas cooperativas llegue a todos los lugares donde se toman decisiones”, ha enfatizado Lavín.
Actualmente, la Confederación de Cooperativas de Euskadi, está participando en los cambios regulatorios que se están impulsando durante esta legislatura: la Ley Estatal de Empleo, la Ley Vasca de Empleo y la Ley Vasca de Educación, entre ellas.
“En 2023 vamos a seguir creciendo. Queremos seguir incrementando el número de empresas cooperativas asociadas, y, por supuesto, queremos generar empleo digno y de calidad”, ha concluido la líder de Confederación.
La Asamblea ha realizado igualmente un descargo de las áreas sectoriales y ha finalizado con la ponencia «Transición energética e impacto en la competitividad» impartida por el experto en el sector energético y medioambiental, Iván Martén Uliarte.
-
CEPESeko XXXI. Batzar Orokorra Donostian, “Gaur eta bihar, ekonomia soziala” lelopean
Batzarra Gizarte Ekonomiaren hiriburutzaren harira egindako ekitaldien esparruan egin da. Bertan, gizarte-ekonomiaren esparruko 170 parte-hartzaile baino gehiago izan dira, eta CEPESeko kide diren erakunde bazkide guztien eta Estatuko eta eskualdeko politikarien babesa izan du. Halaber, telematikoki, Yolanda Díaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Lan eta Gizarte Ekonomiako ministroaren kasuan eta Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuaren eta Eneko Goia Donostiako alkatearen bertan parte-hartzearekin.
Nazioartean eta estatuan nabarmen handitu da ereduaren onarpena azken urtean, NBEaren, OITen, OCDEren edo Davosko Foroaren Ebazpen eta Gomendioekin. Estatuan, Gizarte Ekonomiaren eta Zainketen PERTErekin, Gizarte Ekonomiaren Espainiako Estrategiarekin, FSE+ekin eta Gizarte Ekonomiaren Lege Integralarekin batik bat.
Une historiko honen aurrean, CEPESeko presidente Juan Antonio Pedreñok adierazi zuen “egoera horrekin eta aintzatespen horrekin ez dela onargarria negoziazio-mahaietan ez egotea lan-erreforma bezalako funtsezko gaietan, edo gure proposamen asko ia kontuan ez hartzea lege berritzaileen aurrean, hala nola CRECE Legea, Enpresa Berrien Legea edo Enpleguaren Legea, besteak beste”.
Ekitaldian zehar berretsi egin da KONFEKOOP, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa, bazkide gisa atxiki dela, eta gizarte-ekonomiako patronalak 30 bazkide dituela.
Estatuan, gizarte-ekonomiak 2.300.000 pertsona enplegatzen ditu -enpleguaren % 12-, 43.000 enpresatan baino gehiagotan, BPGaren % 10. CEPESeko presidenteak adierazi duenez, dagoeneko onartuta dagoen PERTEren garrantzia Gizarte Ekonomiarako eta Zainketetarako, 808 milioi eurokoa da, eta 13 ministeriok hartzen dute parte bertan. Halaber, gizarte-ekonomia Europako 2021-2027 Gizarte Funtsaren lehentasunezko helburu gisa sendotzea azpimarratu du. Horretan, Konfederazioak bitarteko erakunde izaten jarraituko du, eta 40 milioi euroko kudeaketa izango du 2029ra arte, produkzio-eredua erakunde eta enpresen bidez eraldatzeko.
Gainera, hilabete honetan Gizarte Ekonomiako 2023-2027 Espainiako Estrategia berria eta Gizarte Ekonomiari buruzko Lege Integralaren aurreproiektua onartu dira. Pedreñok adierazi zuenez, sektoreko eskari gehienak biltzen ditu, baina lanean jarraitu behar dugu benetan tresna eraginkorra izan dadin gure enpresen lehiakortasuna hobetzeko.
-
XXXI Asamblea General CEPES en Donostia bajo el lema ‘Hoy y mañana, economía social’
La Asamblea se ha realizado en el marco de los actos realizados con ocasión de la capitalidad de economía social que ostenta la ciudad a la que han acudido más de 170 asistentes del ámbito de la economía social y ha contado con el respaldo de todas las organizaciones socias miembros de CEPES y de figuras políticas a nivel estatal y regional, con las intervenciones , telemática, de la vicepresidenta segunda del Gobierno y ministra de Trabajo y Economía Social, Yolanda Díaz; y presenciales de la vicelehendakari segunda y consejera de Trabajo y Empleo del Gobierno Vasco, Idoia Mendia; y el alcalde de San Sebastián, Eneko Goia.
El reconocimiento a nivel internacional y estatal del modelo se ha visto considerablemente incrementado en el último año a nivel internacional, con Resoluciones y Recomendaciones de organismos y entidades de referencia como la ONU, la OIT, la OCDE o el Foro de Davos. A nivel estatal con el PERTE de la Economía Social y de los Cuidados, con la Estrategia Española de la Economía Social, con el FSE+ y con la Ley Integral de la Economía Social.
Ante este momento “histórico”, el presidente de CEPES, Juan Antonio Pedreño, apuntó que “con este panorama y con este reconocimiento, no es de recibo que no estemos en las mesas de negociación en temas tan fundamentales como la reforma laboral, o que no se tengan apenas en cuenta muchas de nuestras propuestas ante leyes innovadoras como la Ley CRECE, la Ley de Empresas Emergentes o la Ley de Empleo, entre otras”.
Durante el acto se ha ratificado la adhesión como socio de KONFEKOOP, la Confederación de Cooperativas de Euskadi, con la que la patronal de economía social suma 30 socios.
A nivel estatal, la economía social emplea a 2.300.000 personas -el 12% del empleo-, en más de 43.000 empresas, representando el 10% del PIB. El Presidente de CEPES ha apuntado la importancia del ya aprobado PERTE para la Economía Social y de los Cuidados, dotado de 808 millones de euros, en el que participan 13 ministerios; así como de la consolidación de la economía social como un objetivo prioritario del Fondo Social Europeo Plus 2021-2027, en el que la Confederación continuará siendo organismo intermedio, con una gestión de 40 millones de euros hasta 2029 con la finalidad de transformar el modelo productivo a través de organizaciones y empresas.
Además, este mes se ha aprobado una nueva Estrategia Española de Economía Social 2023-2027 y el anteproyecto de la Ley Integral de Economía Social, de la que Pedreño señaló que “recoge la mayoría de las demandas del sector, pero debemos seguir trabajando para que realmente sea un instrumento eficaz para mejorar la competitividad de nuestras empresas”.
-
Gaztenpresa Fundazioak 314 enpresa eta 637 lanpostu sortzen lagundu du 2022an
Donostia Gizarte Ekonomiaren hiriburu izendatu izanak aukera ematen du pertsonak erdigunean jarriko dituen ekonomia bidezko eta jasangarriago bat aldarrikatzeko. LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak bat egin du aldarrikapen horrekin, eta 2022ko Jardueren Memoria aurkeztu du Donostiako Kursaal jauregian. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik azaldu da enpresen eta kalitatezko lanpostuen sorreran izan dituzten lorpenekin.
“Gaztenpresak orientazioa eta laguntza eskaintzen ditu ondorengo etapetan, proiektuei sendotzen eta iraunarazten laguntzeko helburuarekin”
2022an 314 enpresaproiektu gauzatu dira Gaztenpresaren bitartez, eta horrek 637 lagunentzako lanpostuak ekarri ditu. 1994. urtean sortu zenetik, 12.000 lanpostutik gora sortu dituzten 6.500 enpresa baino gehiago eratzen lagundu du Gaztenpresak. Era berean, LABORAL Kutxaren enplegurako fundazioko lehendakariak Gaztenpresaren bereizgarri diren alderdi kualitatibo batzuk aipatu ditu: «Ez diegu sortutako lanpostuen eta enpresen kopuru hotzei bakarrik begiratu behar; izan ere, Gaztenpresak orientazioa eta laguntza eskaintzen ditu ondorengo etapetan, proiektuei sendotzen eta iraunarazten laguntzeko helburuarekin. Fundazioan oso kontuan hartzen dugu bere bizitza-proiektua aurrera ateratzeko gogotsu ari den pertsona bat dagoela ekimen bakoitzaren atzean».
Jarraian, hauxe azpimarratu du Lanbideko zuzendari Gloria Múgicak: «Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak, Gaztenpresarekin elkarlanean, ekintzailetza babesten du, aberastasuna eta enplegua sortzeko bidea baita, eta arreta berezia jartzen du bai gazteengan bai eragin soziala duten proiektuetan, hala nola zaintzen ekonomiari eta ingurumen-jasangarritasunari buruzkoetan». Cristina Dumitrescu Europako Inbertsio Funtseko (EIFeko) mikrofinantzetako inbertsioen kudeatzaileak azaldu duenez, erakundea liderra da Europan mikrofinantzen arloan, eta lan handia egiten du enpresa txikiei eta ertainei laguntzen. Hala, berrikuntza, ikerkuntza eta garapena, ekintzailetza, hazkundea eta enplegua babesteko Europar Batasunaren helburuak sustatzen ditu EIFek. «Kooperatibismoaren balioak gidari dituela LABORAL Kutxak banka sozialaren arloan duen ibilbidea nabarmendu nahi dut; horregatik, koherentea eta erraza da guretzat Gaztenpresarengan konfiantza izatea eta harekin lankidetzan aritzea», adierazi du.
Jarraian jakinarazi duenez, «EaSI (Enployment and Social Innovation) lerroak 650 milioi euro mobilizatu ditu 2015etik, eta, horri esker, 10.484 mikroenpresa eta 64.500 lanpostu sortu dira, horietako asko Gaztenpresaren bidez». Europako Batzordearen eta Europako Inbertsio Bankuaren babesarekin, EIFek hainbat eremutan jarduteko tresnak ditu, besteak beste, mikroenpresaburuek finantzaketa eskuratzeko dituzten aukerak areagotzeko. EIFek arreta berezia eskaintzen die ohiko kreditu-merkatura sarbide mugatua duten taldeei, adibidez, emakume enpresaburuei, gazteei, talde minoritarioei eta bestelako gaitasunak dituzten taldeei.
EIFen bermeak garrantzi handiko eragiketak bultzatzen ditu, oso lagungarria baita Gaztenpresak sustatzen dituen proiektuak martxan jartzeko. 2015ean ekin zioten lankidetzari, LABORAL Kutxak 75.000.000 euroko EaSI lerroa sinatu zuenean. Hitzarmena berrituz joan da gaur egunera arte. Bruselan egin zen sinadura ekitaldia eta Europan ordura arte sinatutako lerrorik garrantzitsuena da. Bukatzeko, Inma Ramos Gaztenpresako zuzendariak 2022ko Memoriaren edukia aipatu du.
Enpresa-proiektu batek osatu behar dituen etapak eta sortzen diren enpresak sendotzeko Fundazioak eskaintzen duen laguntza berezia nabarmendu ditu. «Gure ereduak diagnostiko integrala eta ekintzailearentzako ibilbide-orri pertsonalizatua eskaintzen ditu. Hori dela eta, proiektuen biziraupen-tasa oso handia da: egitasmoen % 69k martxan jarraitzen du bost urte igaro ondoren. Batez bestekoaren oso gainetik», azpimarratu du Fundazioko zuzendariak.
“2022an 3.212 eskaera jaso dira, horietatik % 64 kanal digitalaren bidez”
Laguntza osoa ekintzaileei Zikloa hasteko, ekintzaileak bere ideia aurkezten du. 2022an 3.212 eskaera jaso dira, horietatik % 64 kanal digitalaren bidez. Ideiari buruzko lehenengo azalpenetik hasita, ekintzailetzan aditua den pertsona baten laguntza du ekintzaileak. Diagnostiko-fasean teknikari adituek ordu asko ematen dituzte eskaera guztien kasuistika aztertzen. Era berean, Gaztenpresako lantaldeak laguntza eta aholkularitza eskaintzen du negozio-plana eta -eredua diseinatzeko eta ebaluatzeko. Bideragarritzat jotzen diren proiektuak finantza-egitura egokia bilatzeko etapara igaroko dira. Proiektuen finantzaketa funtsezko alderdia da.
2022an sortutako 314 enpresetatik % 82tan kanpoko finantzaketa lortu behar izan da. Proiektu bakoitzeko batez besteko inbertsioa 87.500 €-koa izan da. Zenbatekoaren % 40 baino gehiago mailegu bidez finantzatu da; izan ere, premisatzat dugu ideia baliagarri bat bera ere ez dadila eten finantzaketarik ez duelako. Hasieratik, 192 milioi euro bideratu dira ekintzailetza-proiektuen inbertsio-beharrei aurre egitera. Enpresa abian jartzearekin ez da amaitzen ekintzailetza-zikloa, orduan hasten baita finkatze-fasea esaten zaiona.
Gaztenpresak jarraipena egiten die sortutako enpresei, eta laguntza eskaintzen die merkatuan jarrai dezaten eta kudeaketaohitura egokiak har ditzaten —lan garrantzitsua egiten du ildo horretan—. Hala, hausnarketarako jarraibideak eskaintzen dizkie, prestakuntzako material eta guzti, edo espezifikoagoak diren laneratze-programetara bideratzen ditu. Ondoren, tutore pertsonala esleitzen die. 2022an, 1.000 lagunek baino gehiagok hartu dute parte enpresak finkatzeko ekintzetan. Ekintzailetzaren profila Gaztenpresan Sortzen diren enpresen % 80 zerbitzuen sektorekoa da. Ekintzaileen erdia emakumeak dira, eta beste erdia gizonak, eta batez beste 39 urte dituzte. Ekitea erabakitzen dutenen % 73k ez du unibertsitate-ikasketarik, eta % 47 lanean ari dira Gaztenpresara etortzen direnean. Enpresa berrien forma juridikoari dagokionez, % 73k enpresaburu indibiduala izatea aukeratzen du.
-
Pertsonak jarduera ekonomikoaren erdigunean jartzeko beharra aldarrikatuko du Donostiako Gizarte Ekonomiaren Hiriburutzak
Pertsonak ekonomiaren erdigunean izango da 2023ko Gizarte Ekonomiaren Hiriburutzaren leloa. Donostian egoitza duen Gureak gizarteratze-enpresan egin da gaur, otsailak 24, irekiera-ekitaldia, eta bertan izan dira Hiriburutza babesten duten lau erakundeetako ordezkariak (Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua), baita gizartea egituratzeko eta kohesionatzeko duen ahalmenagatik, pisua eta garrantzia hartzen ari den Gizarte Ekonomiaren alorreko dozenaka enpresa, elkarte eta erakundetako arduradunak ere.
Espainiako Gobernuko Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren Gizarte Ekonomia Sustatzeko Kontseiluarengandik jasotako izendapenaren helburua, hain zuzen, Gipuzkoako Gizarte Ekonomiaren enpresa-ehunari balioa ematea da, eta halako erakunde gehiagoren sorrera bultzatzeko eredugarri diren ekimen eta esperientziak ezagutaraztea.
Hiriburutzaren 2023ko agendak ekitaldi ugari izango ditu. Programa prestatzeko, elkarlanean aritu dira lurraldeko, Espainiar estatuko eta Europako Gizarte Ekonomiako eragileak, baita alor honetako hainbat enpresa eta erakunde esanguratsu ere.
Ekitaldian izan dira Yolanda Díaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Lan eta Gizarte Ekonomiako ministroa, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburua, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Eneko Goia Donostiako alkatea, Juan Antonio Pedreño CEPES Gizarte Ekonomiako Espainiako Enpresarien Konfederazioko eta Social Economy Europe-eko presidentea, eta Rosa Lavin EGES Euskal Gizarte Ekonomia Sareko eta KONFEKOOP Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko presidentea.
Gureak-eko zuzendari nagusi Asier Vitoriak ongietorria eman die ordezkari politikoei zein saiora bertaratu diren Gizarte Ekonomiaren alorreko dozenaka arduraduni. Bertan izan dira, besteak beste, Mondragon Korporazioko Iñigo Ucín eta Leire Muguerza; Eroskiko zuzendari nagusi Rosa Carabel; Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxa; CSCE Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko presidente Patxi Olabarria; ASLE Euskadiko Lan Sozietateen Elkarteko presidente eta zuzendari Kepa Olivares eta Jone Nolte, hurrenez hurren; FUNKO Fundazioen Euskal Konfederazioko presidente Esther Irigaray; REAS Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareko lehendakariorde Ricardo Antón; EHLABE Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkarteko koordinatzaile Pablo Moratalla, eta GIZATEA Gizarteratzeko eta Laneratzeko Euskadiko Enpresen Elkarteko Gipuzkoako lehendakariorde Iune Polo.
Asier Vitoria Gureak-eko zuzendari nagusiak aurkezpenaren hasieran azpimarratu duenez, “Gure eguneroko jardunean, bete-betean gauzatzen dugu hiriburutzaren leloa, pertsonak jartzen baititugu erdigunean, eta ez hori bakarrik: lana aurkitzeko zailtasun gehien dituzten pertsonak kokatzen ditugu erdigunean, alegia, desgaitasun intelektuala duten pertsonak eta, geroz eta maizago, gaixotasun mentalak dituztenak”.
Pertsonak ekonomiaren erdigunean
Kapitalaren gainetik, pertsonei eta enpresaren helburu sozialari ematen die garrantzia Gizarte Ekonomiak. Jarduera ekonomikoaren bidez lortutako emaitzak, egindako lanaren eta bazkideek garatutako zerbitzu edo lanen arabera aplikatzen ditu, eta barneko zein gizartearekiko elkartasuna sustatzen du, tokiko eta lurraldeko garapenarekin duen konpromisoa berretsiz.
Gizarte Ekonomiaren aterkipean hainbat erakunde mota biltzen dira, hala nola, kooperatibak, lan-sozietateak, gizarte-ekimeneko enplegu-zentro bereziak, laneratze-enpresak, desgaitasunaren mugimenduarekin eta bazterkeria-egoeran dauden pertsonak gizarteratzearekin lotutako elkarteak, fundazioak, arrantzale-kofradiak edo jarduera solidarioetako mutualitateak eta elkarteak. Aniztasun horrek ikaragarrizko balioa ematen dio taldeari.
Espainian, Gizarte Ekonomiaren garrantzia nabarmena da: 43.192 erakunde, zuzeneko eta zeharkako 2.184.234 lanpostu eta 21.625.063 bazkide daude egun.
Zentzu horretan, Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomiako ministroak nabarmendu du Gobernuak eredu ekonomiko horren eta haren eragin eraldatzailearen aldeko apustu argia egin duela. “Eredu horrek demokraziaren benetako esanahiarekin bat egiten du, eta pertsonak, kolektiboa, etorkizunerako irtenbide ekonomikoen muinean kokatzea lortzen du. Gainera, Donostia egoitza gisa aukeratzerakoan, Europako nazioarteko testuinguruan euskal Gizarte Ekonomiaren sareak eta hura definitzen duten elkarlan-, lankidetza-, inklusio- eta berdintasun-balioek duten pisuan eta garrantzian jarri nahi izan dugu arreta”.
Juan Antonio Pedreño CEPESeko eta Social Economy Europe-eko presidenteak adierazi duenez, “Gizarte Ekonomiaren enpresa-eredua Europako agendaren erdigunean eta nazioarteko erakundeen jomugan dago. 2023aren bigarren seihilekoan, gainera, Espainiak izango du Europar Batasuneko Kontseiluaren presidentetza, eta Donostiaren Hiriburutza aukera paregabea izango da Espainiako Gizarte Ekonomiaren indarra Europako eta munduko gainerako herrialdeei erakusteko”.
Euskal Gizarte Ekonomia
Euskadiko Gizarte Ekonomia, nagusiki, esperientzia ekonomikoa da, enpresa- eta finantza-maila altua dituena, baita industria-jarduera garrantzitsua ere, eta elkarte-mugimenduarekin edo kontsumo-kooperatibekin lotura handiagoa duten munduko esperientzia gehienekiko ezberdina da.
Kooperatibismoa, zalantzarik gabe, lurraldearen ezaugarri nagusietako bat da: Euskadiko Gizarte Ekonomiako enpresen erdia baino gehiago kooperatibak dira, hamarretik lau industria-kooperatibak dira, eta enplegu-zentro berezietan lan egiten duten pertsonen erdia baino gehiago, industria-sektorean ari dira.
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburu Idoia Mendiak nabarmendu duenez, “Elkartasuna, lankidetza, lurraldean errotzea (mundura zabaltzeari uko egin gabe) eta langileen parte-hartzea, funtsezko balioak dira jarduera ekonomiko ororentzat, eta datozen urteetan bereziki kontuan hartu beharreko alternatiba bideragarri eta eraginkorra dira. Bada, Gizarte Ekonomiak berezkoak ditu balio horiek”.
EGESeko eta KONFEKOOPeko presidente Rosa Lavinek, aldiz, Gizarte Ekonomiako euskal enpresek industriaren alorrarekin duten loturan jarri nahi izan du arreta, erreferente baitira nazioartean: “Euskal enpresa-sarean, Gizarte Ekonomiak berrikuntza, industria eta gizarte arloko tasa nabarmen handiagoak ditu, eta Euskadiko garapen ekonomikoaren palanka eta bereizgarri nagusietako bat bilakatu da, gure ekonomia are lehiakorragoa egiten baitu. EAEko Gizarte Ekonomiaren ekarpena Euskadiko enpleguaren eta BPGren % 10 ingurukoa da, eta jarduera ekonomikoa pertsonen eta haien ingurunearen zerbitzura dagoela ulertzeko dugun modu berezi horri eusten dio”.
Gaur egun, Gizarte Ekonomiaren alorreko 2.100 enpresa eta 75.000 lanpostu daude Euskadin, eta 13.000 milioiko fakturazioa du.
Gipuzkoako Gizarte Ekonomia
Gipuzkoari dagokionez, Gizarte Ekonomiaren baitan egituratutako lurraldea dela esan genezake; izan ere, lurraldearen maila ekonomikoa eta kohesio soziala ezin dira bertan ezarritako enpresa kooperatibo garrantzitsuen presentziarik gabe ulertu. Gainera, kooperatiba-dentsitatea oso esanguratsua da eskualde jakin batzuetan, besteak beste, Debagoienean, Goierrin eta Donostialdean, eta parekorik ez duen enpresa-ingurunea osatzen dute, bertan finkatutako lan-sozietateek eta zaintzaren eta desgaitasunaren eremuetan jarduten diren gizarte-ekonomiako beste erakunde batzuek ere horretan laguntzen baitute.
Lurraldeko eta tokiko erakunde publikoak erabat konprometituta daude Gizarte Ekonomiarekin, eta bertatik eratortzen dira lurraldearen artikulazio sozial eta ekonomikoaren alderdi nagusiak, hala nola, parte-hartzea bultzatzea, agenda publikoa modu kolektiboan eraikitzea edo politika publikoak diseinatzeko eta esperimentatzeko lankidetza.
Izan ere, Gizarte Ekonomiak Gipuzkoako enplegu osoaren % 10,2 biltzen du, 44.000 langilerekin, eta industria-enplegu osoaren % 20,1 da.
Markel Olano ahaldun nagusiak nabarmendu duenez, “Hiriburutza honen bidez, Gipuzkoan iragana, oraina eta etorkizuna dituen errealitate bat aitortu da, gure historian eta balioetan errotuta dagoena. Gure industria-garapenaren oinarrian dagoen partaidetza-eredua, eta enplegu babestuaren bidez, norbanakoak gizarteratzen lagundu duena. Esparru horietan jada erreferente gara, eta hiriburutzaren mugarria aprobetxatuz, indartzen jarraitu ahal izango dugu”. Hala, bazterketa-arriskuan edo -egoeran dauden pertsonen gizarteratzean eta laneratzean ere erreferente izateko helburua ezarri du Olanok; uneotan, Elkar-EKIN Lanean estrategiaren bidez ari da Aldundia alor horretan lanean.
Zergatik Donostia?
Donostia, Gipuzkoako hiriburu den aldetik, enpresa-elkarteen erreferente garrantzitsua da gaur egun. Lankidetza publiko-pribatua, ezagutza, berrikuntza eta oreka ekonomikoa erakartzearen alde egiten duten estrategiekin konprometituta dago hiria, pertsonak erdigunean jarriz. Gainera, Estrategia 2030ean islatzen den bezala, oreka hori, besteak beste, kooperazio- eta lankidetza-balioetan oinarritzen da. Hirian Gizarte Ekonomiaren hainbat adibide ditugu, berrikuntza eta abangoardia teknologiko eta kulturaleko eremuak jorratzen dituzten fundazio ugarirekin, eta desgaitasuna duten pertsonak eta kooperatibismoa gizarteratzeko eta laneratzeko zentroak ditu merkataritzaren, finantzaren edo/eta unibertsitateen alorretan.
Donostiako alkate Eneko Goiak adierazi duenez, “Gizarte Ekonomiaren Hiriburutzak pertsonak ekonomiaren muinean jartzea du helburu. Urtean zehar egingo diren ekintza eta jarduerek xede hori izango dute, eta Hiriburutzak, Donostia eta Gipuzkoaren erreferentzialtasuna zabaltzen laguntzeaz gain, gainerako eragile eta lurraldeekin esperientziak partekatzeko balioko du, ekonomiaren alor hau indartuz eta ezagutaraziz”.
Jardueren egutegia
Lurraldeko, Espainiar estatuko eta Europako eragileekin lankidetzan garatutako jardueren agendak ekitaldi ugari izango ditu. Gainera, Gizarte Ekonomiako elkarte adierazgarrienek hirian egingo dituzte haien urteroko batzarrak.
Programaren barruan, honako ekitaldi hauek nabarmentzen dira:
· Kooperatiben Nazioarteko Eguna. Uztailaren 1ean, Europar Batasuneko Kontseiluaren presidentetza hartuko du Espainiak, eta lehen egun horretan, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak, KONFEKOOPekin lankidetzan, Kooperatiben Nazioarteko Eguna ospatuko du, Nazioarteko Aliantza Kooperatiboak eta Nazio Batuek Donostiatik igorriko duten ekitaldi batean.
· Gizarte Ekonomiari buruzko Europako Goi-Bilera: Gizarte Ekonomiaren eragina eraldaketa-eragile gisa. Espainiako Gobernuko Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioak antolatuko du, Europako Batzordearekin, Europako Ekonomia eta Gizarte Komitearekin, eta Eskualdeen eta Gizarte Ekonomiaren Europako Batzordearekin lankidetzan. Goi-bilera azaroaren 13an eta 14an izango da.
· Enpleguaren Azoka. Lanbidek antolatuko du, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetzarekin batera, eta Gizarte Ekonomiako familia ezberdinetako enplegu-proposamenak bilduko dira.
· Partaidetzapeko Enpresen Eguna. Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatuko du, eta enpresetan eredu parte-hartzaileak sustatzeari eta ezartzeari buruzko ezagutza, errealitateak eta erronkak partekatzeko helburua izango du, atzerriko eta lurraldeko ikuspegietatik.
· Gizarte Ekonomiaren Europako Sariaren bigarren edizioaren banaketa. EGES eta Social Economy Europe erakundeek antolatuko dute, eta komunitateak babesten eta aberasten dituzten Gizarte Ekonomiako enpresen eta erakundeen lana sarituko du, gizarteari ekarpena eginez.
· Gizarte Ekonomiaren Jaialdia. Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetzak antolatuko du, Gizarte Ekonomiako familiekin elkarlanean.
· CSCEk antolatutako euskal kooperatibismoaren Denon Artean sariaren hirugarren edizioaren banaketa. Sariak balio kooperatiboak zabaltzen eta sustatzen egindako lana goraipatzen du.
Gainera, programak honako arlo hauekin lotutako ekitaldiak barneratuko ditu:
Industria
· Enpresa industrialetara bisitak. Ezkutuko txapeldunak diren (hau da, merkatuan ezkutuan dauden baina beren sektorean liderrak diren) Gizarte Ekonomiako enpresa industrialetara eta B2B (Business to Business) enpresetara bisitak.
· Gizarte Ekonomiaren industriaren topaketa, fokua turismoan jarrita (MONDRAGON Hospitality + ILUNION Hoteles).Ikerketa
· Ikerketa-enpresen zabalkundea. Teknologia- eta ikerketa-zentroen sarea, neurri handi batean, irabazi-asmorik gabeko erakundeek osatzen dute. Donostian, eta baita Gipuzkoan ere, oso kontzentratuta daude I+G+b sisteman eragin handia duten zentro horiek.
Zabalkundea
· Gizarte Ekonomiari buruzko elkarrizketak, nazioarteko gonbidatuekin.
· Ikasleentzako elkarrizketa-jardunaldiak.
· Euskal kooperatibismoari buruzko EHUren eta UEUren udako ikastaroak.
· Gizarte-ekonomiak lurraldean duen eraginari buruzko jardunaldiak.
· Europako Parlamentuko Intertaldearen bilera. -
Nazioarteko Ekintzailetza Kooperatiboko Think Tank bisita
Bruno Roelantsi agur esango diogu, ACIko zuzendari izateari utziko baitio, eta Nazioarteko Enpresa Kooperatiboari eskainitakogatik eskerrak emango dizkiogu.