Zuzenbide Kooperatiboari buruzko IV. Nazioarteko Foroa antolatu da Donostian

Azaroaren 29tik abenduaren 1era ospatu zen Donostian Zuzenbide Kooperatiboari buruzko Nazioarteko IV. Foroa. Carlos Santamaria Zentroan (UPV/EHU) inauguratu zen mundu osoko adituak bildu zituen topagunea.

11/12/2023

Foroaren gai nagusia ondorengoa izan zen: “Kooperatiben arteko lankidetza-printzipioa: iraganaren edo etorkizunaren hasiera?”

3 eguneko foro profesional honen inaugurazioan izan ziren: David Hiez, Luscooperativum-eko lehendakaria; Aitziber Etxezarreta, GEZKIko zuzendaria; Alberto Emparanza, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko dekanoa; Santosh Kumar, ACIko Zuzenbide zuzendaria; Aitor Zurimendi, EHUko idazkari nagusia; Patxi Olabarria, Kooperatiben Kontseiluko Lehendakaria; eta Jokin Díaz, EJko Gizarte Ekonomiako zuzendaria.

Foroaren baitan, hiru egunez, gai desberdinak jorratzeko mahai-inguru eta saioak antolatu ziren. Lehen egunean kooperatiben arteko kooperazioaren inguruan aritu ziren eta 3 panel nagusitan antolatu zen hausnarketa: hurrenketa orokor bat egin zuten lehen saioan, gero zerga zuzenbidearen ikuspegitik aztertu zuten gaia eta azkenean praktikaren azterketa egin zen. Honez gain, egunaren itxieran “Kooperatiben arteko kooperazioari begirada Euskal Kooperatibismotik” mahai-ingurua antolatu zuten.

Bigarren egunean  “Espainiako Zuzenbide kooperatiboaren eboluzio eta tendentziak. Bereziki, kooperatiben arteko kooperazioa” hitzaldia egon zen eta gero komunikazio desberdinak aurkeztu ziren. Hirugarren egunean, aldiz, komunikazioen aurkezpenez gain, “Zuzenbide Kooperatiboa eta aldizkari akademikoak: Erronka eta aukerak” mahai-ingurua antolatu zen eta “Ekonomia eta ordezkaritza izaerako interkooperazioa. Latinoamerikako kasua” hitzaldia entzuteko aukera izan zuten bertaratu zirenek eta jardunaldia online jarraitu zutenek.

Itziar Villafáñez Pérezek Merkataritza Zuzenbideko irakasle agregatuak eta David Hiez Luscooperativum-eko Lehendakariak egin zuten foroaren itxiera.

Programa

También te puede interesar