Pertsonen parte-hartzea enpresen energia-trantsizioan jardunaldia antolatu zuen ASLEk udako ikastaroetan

Joan den uztailaren 21ean, ASLEk 30 pertsona baino gehiago bildu zituen hizlari eta parte-hartzaileen artean, “Pertsonek beren enpresen energia-trantsizioan parte hartzea” izeneko udako ikastaroan.

21/07/2023

Langileek energia berriztagarriak instalatzeko proiektuetan parte hartuz beren enpresen energia-trantsizioari laguntzeko ekimenak aurkeztea izan zuen ardatz ikastaroak. Horrela, langileei aukera ematen zaie haien finantzaketari laguntzeko eta proiektu horien ondoriozko onura ekonomikoen partaide izateko.

Eredu berri horiek langileen eta erakundeen arteko lotura indartzen dute eta, aldi berean, inbertsio arduratsuaren proposamen interesgarriak dira. Horrelako proiektuak, aukera ere badira autokontsumoa egiten ez duten pertsonek inbertsio-modu hau ezagutzeko eta honen errentagarritasuna ikusteko.

Jardunaldia Anabel Yoldi eta Iñigo Soto ASLEren ordezkariekin hasi zen. Anabelek aukera aprobetxatu zuen parte-hartzaileei eskerrak emateko eta erakundeetatik horrelako proposamen eta proiektuak lantzearen garrantzia nabarmentzeko. Iñigo Soto arduratu zen jardunaldiko hizlariak aurkezteaz.

Sinnple enpresako Iñigo Benedicto izan zen ikastaroko lehen hizlaria. Iñigok iraunkortasunaren eta ingurumenaren arloan gizartea nola eraldatzen ari den azaldu zuen, eta arlo horretan funtsezko estrategiak praktikan jartzearen eta lehen pertsonan horrelako esperientziak bizitzearen garrantzia azpimarratu zuen.

Ecooo enpresako Mario Sánchezek eta Héctor Pastorrek autokontsumoaren garrantzian, definizioan eta bideragarritasunean jarri zuten arreta. Autokontsumo sozializatuaren kontzeptua ere aipatu zuten, eta egiteko modu honen bideragarritasunaren eta enpresek  langileekiko eta lurraldearekiko sortu dezaketen loturari dagokion onuren inguruan aritu ziren.

Azkenik, jardunaldiari amaiera eman aurretik, parte-hartzaileek bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten Katealegaia SLLn egindako proiektu pilotua, erakundeko kalitate-teknikari Maia Unzuetaren eskutik. Orain arte Hernani, Tolosa eta Zarauzko instalazioetan lortutako emaitzak azaldu eta aurkeztu zituen Maiak.

Udako ikastaroa Iker Estensoro itxi zuen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Ingurunearen Departamentuko Ekonomia Sustapeneko zuzendariak.

También te puede interesar