Nazioarteko Aliantza Kooperatiboaren Gazte Batzordearen bilera Donostian

Azaroaren 15ean, Donostiako Gizarte Ekonomiari buruzko Europako Konferentziarekin bat eginez, ACI Gazteak topaketa egin zen.

11/12/2023

Jardunaldiak 3 helburu nagusi izan zituen: nazioko gazteen eta nazioarteko sareko gazteen arteko lotura sustatzea, mugimendu kooperatiboko gazte-sareen adibideak ikustea eta ulertzea; eta agenda bat ezartzea mugimenduaren ordezkagarritasunari lagunduko dioten sare nazionalak indartzea eta sortzea bultzatzeko.

Jardunaldia hasteko, Nazioarteko Aliantza Kooperatiboaren sarearen aurkezpen orokorra egin zen eta Young European Cooperators ‘Network Europako egoitza aurkeztu zen. Lehen dinamikan hausnarketa bat egin zen.

Dinamikaren helburua, borondatezko elkarte, sare eta erakundeetan dauden pertsonen parte-hartzea aztertzea izan zen sarearen sorreran indartu beharreko funtsezko ezaugarriak identifikatzeko.

Ondoren, sarearen jarduerarekin eta eskura dauden baliabide-aukerarekin paralelismo potentzialak bilatu ziren. Azkenik, agenda bat adostu zen estatu mailako gazte kooperatiben sarea eta gizarte ekonomia sustatzera bideratuta zegoena. Agendak, Europan lehendik dauden proposamenak indartzeko ekintzak ere jaso zituen.

También te puede interesar