“Gizateako 2022 memoriako datuek laneratzeko enpresen indartzea eta hazkundea erakusten dute” Marijose Rodrigo

Urtero bezala, Gizateak ekitaldi bat ospatu zuen irailaren 28an sareko bazkide diren laneratzeko enpresen datu ekonomiko eta sozialak aurkezteko, Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuorde Alfonso Gurpeguirekin batera.

16/10/2023

Marijose Rodrigok, Gizateako presidenteak, 2022an Gizatean integratutako 41 laneratzeko enpresen magnitude sozioekonomikoak aurkeztu zituen. Nabarmendu zuen aurten inoiz baino enplegu gehiago sortu dela, 1.491 langilerekin, eta horietatik 872 ( % 58) laneratzeko prozesuan dauden pertsonak direla. Gaineratu zuenez, “datuek sektorearen indartzea eta hazkundea erakusten dute”, 48,5 milioi euroko diru-sarrerekin, eta horietatik % 75, 36,4 milioi euro, produktu eta zerbitzuen salmentatik datoz.

Bestalde, Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuorde Alfonso Gurpeguik aitortu zuenez, “Gizatea funtsezko eragilea da aukera gutxien dituzten pertsonak gizarteratzeko, eta, gainera, ezinbesteko tresna da euskal gizarte osoaren aurrerapen ekonomikorako, ez baitago aurrerapen ekonomikorik gizarte-kohesiorik gabe“. Gainera, Gurpeguik aurreratu zuen laneratzeko enpresen kalifikazioa arautzen duen dekretu berria datozen asteetan onartuko dute, eta hori ondo hartu zuen laneratzeko enpresen sektoreak.

Jatorrizko albistea irakurri

2022 memoria deskargatu

También te puede interesar