Gizarteratze Enpresen Eguna

Urriaren 26an DEI2023-Gizarteratze Enpresen Eguna ospatu zen Donostiako Miramar Jauregian. Ekitaldia Gizarte Ekonomiaren Hiriburutzaren markoan antolatu zen eta, aurtengo edizioak, sektoreko eragile eta erakundeen askotariko ordezkariak bildu zituen.

11/12/2023

“Gizarteratze enpresak, ekonomia soziala eta enplegu inklusiboa” titulupean, aurtengo edizioak bi helburu nagusi izan zituen: lehena, gizarteratze enpresek gizarte ekonomiaren baitan gizartea eraldatzeko duten gaitasuna ikusaraztea; bigarrena, enplegu inklusiboa sustatzeko modu desberdinak erakustea, laneratzeko enpresei gordetako kontrataziotik abiatuta. Honez gain, topaketan estatuko gizarteratze enpresen datuak ere aurkeztu ziren.

Jardunaldi hau sektorearen mugarri nagusienetako bat da, eragile desberdinen arteko harremanak sustatzen dituelako: sektore eta lurralde desberdinetako gizarteratze enpresak, tekniko eta erakunde publikoak, ordezkari politikoak, akademiako eta gizarte ekonomiako pertsonak, etab.

Laburpen bideoa ikusi

Jardunaldiaren bideo osoa ikusi

También te puede interesar