Gizarte Ekonomiaren gaineko hausnarketa AECAren XXII Nazioarteko Kongresuan

Kontabilitate eta Auditoretzako Espainiako Elkartearen Nazioarteko Kongresua Donostian izan da irailaren 19tik 21era Gizarte Ekonomiaren 2023 Hiriburutzaren markoan.

26/09/2023

Topaketa AECA Elkarteak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deusto Business School-ek antolatu dute eta bertan, 15 herrialde baino gehiagotako 300 zuzendari, bazkide, profesional eta akademiko bildu dira.

Topaketa Espainiako foro profesional nagusietako bat da. Enpresek, korporazioek eta erregulatzaileek datozen hilabeteetan estatuko eta autonomia-erkidegoko enpresa-sarean izango diren gai eta berrikuntza nagusiak aztertu eta eztabaidatzen dituzte topaketan.

“Adimen Artifiziala, arriskuak eta jasangarritasuna: etorkizuneko erakundeentzako gaurko gakoak” izan da kongresuaren aurtengo leloa. Nazioko eta nazioarteko hainbat erreferentek gai desberdinak landu dituzte, besteak beste, adimen artifiziala, Jasangarritasunaren Zuzendaritza berriko erregulazioa edota Gizarte Ekonomia.

Gizarte Ekonomiaren Sustapena

Etorkizuneko erakundeez ari garenean, gizarte ekonomia nahitaez agertu beharreko gaia da. AECA Kongresuan ere, gizarte ekonomiak izan zuen bere lekua eta Gipuzkoa, Euskadi eta Estatua ekonomia eredu honetan erreferente direla nabarmendu eta balioan jarri da.

“Gizarte Ekonomiaren sustapena: enplegua sortzeko Europako ekintza-plana” mahai-inguruan ondorengo adituek hartu zuten parte:  Victor Meseguer, Gizarte Ekonomiaren PERTErako komisarioak; Elena Zárraga, LKS Next-eko Zuzendari Nagusiak eta LABORAL Kutxako aholkulariak; Jokin Díaz, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiaren Zuzendariak eta José Luis Monzón, CIRIEC Espainiako Zuzendariak.

Eztabaidaren baitan egungo gizarte ekonomiaren egoera aztertzeaz gain, ekonomia eredu honek gizarte justuagoagoak eta parekideagoak eraikitzeko duen indarra eta ekarpena nabarmendu ziren.

Topaketaren irudiak hemen

También te puede interesar