Gizarte Ekonomian trebakuntza

Irailaren 26an aurkeztu zen Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ekonomia Sozial eta Solidarioa Masterra.

16/10/2023

Irekiera ekitaldian egon ziren Elena Pérez Barredo, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordea,  Jokin Díaz Arsuaga, Gizarte Ekonomiako zuzendaria eta Enekoitz Etxezarreta, Masterreko zuzendaria eta Gezki-ko kidea.

Honez gain, Carmen Marcuello adituak parte-hartu zuen jardunaldian. Nazioarteko erakundeen aldetik jasotzen ari den babesa dela eta Gizarte Ekonomia eredua egun bizitzen ari den garai oparoa nabarmendu zuen Marcuellok. Honez gain, Gizarte Ekonomia hezkuntza maila guztietan txertatzearen erronkaz hitz egin zuen, Euskadiko eredua balioan jarriz.

Zaragozako Unibertsitateko Enpresen Zuzendaritza eta Antolaketa Saileko katedraduna da Marcuello. 2003. urteaz geroztik, GESES-Zaragozako Unibertsitateko ikerketa taldeko zuzendaria da. Musethicaren sortzaileetako bat 2012an. 2016. urteaz geroztik, Zaragozako eta Teruelgo Caja Ruraleko Unibertsitateko Kooperatiba eta Gizarte Ekonomia Katedra eta Enpleguaren eta Gizarte Ekonomiaren Iberoamerikako Behatokiko (OIBESCOOP) zuzendaria da.

Jarraian, Enekoitz Etxezarreta, Masterreko zuzendaria, Gizarte Ekonomiaz hitz egiten.

También te puede interesar