Gizarte Ekonomiako enpresei eguneroko ekonomiaren kudeaketan laguntzeko ikastaroa

Pasa den uztailaren 14an “Zure proiektuaren eguneroko ekonomiarako gakoak” ikastaroa eskaini zuten Euskadiko Mugarik Gabeko Ekonomilariak eta REAS Euskadi erakundeak, La Tercera Pata Elkarteko Pablo Ruiz-en eskutik.

14/07/2023

Ikastaroa “Begirada Sozialarekin Ekiten III”  ibilbidearen hirugarren tailerra izan zen eta enpresei euren proiektuen eguneroko ekonomiaren kudeaketan laguntzea zen xede. Izan ere, negozioetan kontuak argi eramatea ezinbestekoa da proiektuaren ikuspegi global bat izateko eta proiektuaren jasangarritasuna bermatzeko.

La Tercera Pata eragin soziala duten proiektuen iraunkortasun ekonomikoa sustatzen espezializatutako erakundea da. Bere izenaren jatorriak, jasangarritasunaren definizio klasikoari keinu bat egiten dio eta hau osatzen duten hiru dimentsioei (soziala, ingurumenekoa eta ekonomikoa). Haiek dioten bezala, batzuetan alderdi horri ez omen zaio nahikoa arreta jartzen eta, horregatik, elkarteak eremu horretan dihardu enpresei laguntzen.

Mila esker parte-hartzaile guztiei eta Pablo Ruiz-i zure ezagutza gurekin elkarbanatzeagatik.

También te puede interesar