Lan-sozietateak

Lan-sozietateak

Lan-sozietateak kapital-sozietateak dira, anonimoak edo mugatuak, eta kapital sozialaren gehiengoa langileen jabetzakoa da; modu pertsonal eta zuzenean sozietate horietan lan egiten duten eta lan-harreman mugagabea duten langileen jabetzakoa, hain zuzen.

Duela 40 urte baino gehiago sortu zirenetik, talde-partaidetzako enpresa-eredu izan dira, kudeaketa garden eta demokratikokoak, eta kalitatezko enplegu egonkorra sortzeko gaitasun handikoak.

Lan-sozietateek gizartea aldatzeko bokazioa dute ezaugarri, eta horrek bereziki eragiten die erronka global garrantzitsuenetako batzuei: enpleguaren kalitatea, desberdintasunen murrizketa, industriaren eta berrikuntzaren sustapena, berdintasuna eta etengabeko prestakuntza, ingurumenarekiko konpromisoa eta tokiko garapena.

Gehiago jakiteko

Erakundeak

ASLE
Euskadiko kapitalean parte-hartutako enpresa elkartea

LABORPAR
Espainiako lan- sozietateen eta partaidetzapeko sozietateen federazioa