FESLAN, gizarte ekonomiarekin bat egiten duten pertsona eta enpresak konektatuz

Eusko Jaurlaritzak eta Lanbidek FESLAN Enplegu Azoka eta Gizarte Ekonomiaren Kongresua antolatu zituzten azaroaren 16an eta 17an Donostiako Gizarte Ekonomiaren Hiriburutzaren programaren barruan. Topaketa ``plaza publiko`` bihurtu zen bi egunez, gizarte ekonomiaren baloreekin bat egiten duten pertsonak eta enpresak konektatzeko.

11/12/2023

FESLAN azokaren lehen edizioa Gizarte Ekonomiaren eremuko enpresen eta enplegua eskatzen duten pertsonen arteko topagunea bilakatu zen “Gizarte Ekonomiaren etorkizuna zu zara” lelopean. Idoia Mendia Lehendakariordeak inauguratu zuen jaialdia eta bertan izan ziren Eneko Goia Donostiako alkatea, José Antonio Asensio Gipuzkoako Iraunkortasun diputatua eta Maravillas Espín Lan Ministerioko Gizarte Ekonomiako zuzendari nagusia. Sailaren aldetik, Elena Pérez Barredo eta Alfonso Gurpegui sailburuordeak bertaratu dira, baita Lanbideko zuzendari nagusi Francisco Pedraza ere.

Mendiak bere sarreran eskatu zuen “inbertsioa eta pertsonenganako konfiantza enpresa-kultura osoan indar-ideia gisa txertatzeko”. Gizarte Ekonomiak dagoeneko egiten du hori erantsi zuen, eta abantaila ematen dio, “pertsonak, konpromisoa eta ongizatea dituelako bere enpresen motor gisa”.

Azkoa eta Kongresua

FESLAN azoka bi gune nagusitan antolatu zen: INDUSTRYLAN, industria-sektorearen topagunea izan zen eta enplegu-eskatzaileek gizarte ekonomiako erreferente diren enpresak aurkitu zituzten eremu horretan; bestetik, SERVICELAN, zerbitzuen sektoreko eragileek osatu zutena. Enplegu-zerbitzuetako hainbat ordezkari ere bertan izan ziren, eta gune bat izan zuten.

Azokaz gain, kongresuak mahai-inguru eta hitzaldi egitarau zabala izan zuen. Horien artean, bi hizlari nabarmendu ziren: Borja Vilaseca idazlea, gizarte-ekintzailea, kontzientzia-eraldatzailea eta hezkuntza-ekintzailea; eta Gema Hassen-Bey, Medallista Paralinpikoa, Kazetaria, Coach eta Hizlaria.

FESLAN, Lanbideren eta Merkalan urteko azokaren esperientziatik eta Euskadiko Gizarte Ekonomiaren ehunka urteko esperientziatik jaio da. “Pertsonak balioak dituzten enpresekin konektatzeko, batzuek eta besteek bilatzen dutenaren arteko lotura lortzeko eta munduan ezagutzen den adierazpenik arrakastatsuenetako baten bokazioa sustatzeko asmoz, ekonomia baloreekin, sustraiekin, gizarte-konpromisoarekin eta aurrerapen ekonomikoarekin kohesioarekin sustatzeko”.

Jatorrizko albistea

También te puede interesar