Zuzenbide Kooperatiboari buruzko Nazioarteko Foroa («Kooperatiben arteko lankidetzaren printzipioa: iraganeko printzipioa edo etorkizunekoa?»)
Zuzenbide Kooperatiboari buruzko IV. Nazioarteko Foroa GEZKIren (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua/Instituto de Economía Social y Derecho Cooperativo), Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Zuzenbide Fakultatearen eta Alianza Cooperativa Internacional (ACI) erakundearen laguntzarekin antolatzen da.
Foro honen gaia honako hau da: «Kooperatiben arteko lankidetzaren printzipioa: “iraganeko printzipioa edo etorkizunekoa?». Foroak juristen, kooperatiben eta erakundeen arteko eztabaida eta elkar aberasteko esparrua izateko jomuga du, eta, aldi berean, tokiko, nazioko eta nazioarteko sareak indartzeko xedea ere badu.
2016an, Montevideon (Uruguai) egin zen Zuzenbide Kooperatiboari buruzko lehen Nazioarteko Foroa; 2018an, Atenasen (Grezia) egin zen halako bigarren ekitaldia; eta, 2021ean, Seulen (Hego Korea) egin zen hirugarren foroa, nortasun kooperatiboari eta Zuzenbide Kooperatiboaren harmonizazioari buruzkoa; Zuzenbide Kooperatiboaren Nazioarteko laugarren Foroa Donostian (Euskal Herria) egingo da 2023an eta kooperatiben arteko lankidetzaren printzipioari buruzkoa izango da.
Ius Cooperativum legelari kooperatibistez osatutako nazioarteko elkarte bat da, eta International Journal of Cooperative Law aldizkaria argitaratzen du. Nazioarteko foroak Ius Cooperativumek antolatzen ditu, 2016az geroztik hona, bi urtean behin. Foroek munduko zuzenbide kooperatiboan eta hainbat herrialde eta kontinentetako zuzenbide kooperatiboan interesa duten juristak biltzen dituzte.