Starts:
25/09/2023

Ends:
25/09/2023

Xehetasunak

Data:

25/09/2023

Lekua:

Trueba Zinemak - 2. aretoa (Donostia / San Sebastián)

Antolatzailea:

Donostiako Udala

Itzuli

Zinemaldia – ES Saila

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren barruan, Food Coop film dokumentala proiektatuko da Trueba zinemako 2. aretoan, irailaren 25eko 18:00tan.

Filmak New York hirian azken urteotan izan den proiektu kooperatibo esanguratsuenetako baten esperientzia erakusten du. Food Coop 1973an Brooklynen sortutako supermerkatu kooperatiboa da, bi lagunek sortutakoa. Azken hauek proiektu kooperatibo batekin amets egiten zuten, auzoan janari garbiagoa eta prezio hobean jateko aukera izan zezaten, banaketa-kate handiak alde batera utziz.

Eta amets hori egi bihurtu zen. Bost hamarkadaren ondoren, kooperatibak 17.000 bazkide ditu dagoeneko. Hazi beharrean kooperatibak beste auzotan kooperatibak sortzen laguntzea erabaki du, eta eskuzabaltasunez partekatzen du bere esperientzia antzeko proiektu bat irekitzeko interesa duenarekin, dela Estatu Batuetan, dela beste herrialde batzuetan. 2016an estreinatutako dokumentalak oihartzun handia izan du nazioartean, eta beste herrialde batzuetan antzeko proiektuen sorrera eragin du.