Starts:
17/10/2023
Ends:
17/10/2023
Itzuli
Orkestra Koadernoaren Aurkezpen Jardunaldia: Gizarteratzeko Euskal Ereduaren eragina Euskadiko Gizarte Ekonomiaren testuinguruan
Urriaren 17an helburu bikoitza edukiko duen Jardunaldi bat egingo da Kursaalean, Orkestra, GEAccounting eta Donostiako Udalarekin elkarlanean.

Batetik, gizarte-ekimeneko Enplegu Zentro Berezien sektorea ezagutaraziko da gizarte-ekonomiaren testuinguruan, eta, bestetik, Gizarteratze eta Laneratze Euskal Ereduaren eraginari balioa emango zaio, ikuspuntu bikoitzetik: lehiakortasunaren Orkestra Koadernoaren aurkezpenarekin, eta sektorean Integratutako Gizarte-Balioaren aplikazio eta emaitzen hurbilpenarekin.