Starts:
26/10/2023

Ends:
26/10/2023

Xehetasunak

Data:

26/10/2023

Lekua:

Miramar Jauregia (Donostia / San Sebastián)

Antolatzailea:

FAEDEI-Gizatea

Izen ematea
Itzuli

Laneratze enpresen eguna (DEI 2023): “Laneratzeko, gizarte-ekonomiako eta enplegu inklusiboko enpresak”

FAEDEI - Laneratzeko Enpresen Elkarteen Federazioak antolatutako “DEI 2023”- Laneratzeko Enpresen Eguna urteroko ekitaldia da, bertan laneratzeko enpresen sektoreak estatu mailan bat egiten da.

Laneratzeko Enpresen eguna, duela zenbait urtetik hona, sektoreko ekitaldi nagusietako bat bezala sendotzen ari da, sektore eta lurralde desberdinetako laneratze-enpresek, administrazio publikoetako teknikariek, ordezkari politikoek, esparru akademikoko eta hirugarren sektoreko pertsonek eta abarrek bat egiten duten espazioa sortzeko aukera ematen baitu.

Ekitaldiaren helburu nagusia laneratze-enpresak enpleguaren bidez bazterkeriaren aurka borrokatzeko tresna gisa ikusaraztea eta kokatzea da, eragile desberdinen arteko elkarlanerako eta bateratze-lanerako gune gisa, sektore indartsu eta artikulatu bat egotea erraztuko duena. Topaketa horren bidez, lurralde eta jarduera-sektore guztietako laneratze-enpresen arteko harremanak sendotu nahi dira, enpresetan langile arduradunek parte hartzeko espazioak sortu, sareetan parte hartzea eta lankidetza-loturak, negozio- eta lankidetza-harreman berriak sortzea sustatu, eta lurraldeen errealitatearekin arduratsuagoak eta konprometituagoak diren kudeaketa-ereduak ikusarazi.

Jardunaldia sektorearentzat interesgarriak diren gai batzuen inguruan antolatzen da, hitzaldi eta mahai-inguruen bidez. Oraingo honetan, enplegu inklusiboa sustatzeko modu desberdinen inguruan hitz egingo dugu, laneratzeko enpresentzat gordetako kontrataziotik abiatuta, eta, horretarako, hainbat administrazio publikoren esperientziak izango ditugu.

Era berean, laneratzeko enpresen eraginari buruzko datuak aurkeztuko dira jardunaldian, sektoreko magnitude sozial eta ekonomiko nagusien bitartez.