Starts:
10/05/2023

Ends:
10/05/2023

Xehetasunak

Data:

10/05/2023

Lekua:

Aquarium (Donostia / San Sebastián)

Antolatzailea:

Konfekoop

Itzuli

Konfekoopen batzarra

Konfekoop Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa da.

Gaur egun Euskadiko 1.391 kooperatiba biltzen ditu, 11 mila milioi eurotik gora fakturatzen dutenak eta 60.000 pertsonari baino gehiagori lana ematen dietenak. Urteko Batzarrak irakaskuntza, kontsumo, nekazaritzako elikagai, lan elkartu, garraiolari eta etxebizitza eta kreditu kooperatibetako ordezkariak biltzen ditu.

Kudeaketa-balantzea egiteko, kontuan hartzen dira etorkizuneko proiektuaren oinarri diren 4 ardatz estrategikoak:

  • Ordezkaritza eta eragina zabaltzea eta sendotzea;
  • Interkooperazioa biderkatzea;
  • Kooperatibismo handiagoa eta hobea babestea; eta, azkenik
  • Kudeaketa bizkorra eta hurbilekoa izatea.

Urteko deskarguaren beste bektore bat 5. GJHn (Generoen arteko berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea), 8. GJHn (Hazkunde ekonomiko iraunkorra, inklusiboa eta jasangarria, enplegu osoa eta produktiboa eta guztientzako lan duina sustatzea) eta 17. GJHn (Garapen Iraunkorrerako Munduko Aliantza biziberritzea) lan egiten ari den GJHetan egindako ekarpena da. 2023an Kontseilu Errektorea ere berritu behar da.