Iraunkortasunaren balorazioa ikuspegi fiskal-finantzariotik
Iraunkortasunak enpresa-munduan duen garrantzia hazten ari da.
Horregatik, funtsezkoa da ulertzea zertan datzan ingurumen-fiskalitatea, zer alderdi diren giltzarri eta zer irizpide baloratzen diren enpresetan garapen iraunkorra bultzatzeko beharrezko finantzaketa lortzeko. Jardunaldia enpresako zuzendaritza- eta/edo finantza-taldeari zuzenduta dago. Bertan, enpresetan proiektu iraunkorrak abian jartzeko kontuan hartu beharreko irizpide fiskal-finantzarioak jorratuko dira. Jardunaldian Euskadiko Finantza Erakunde nagusiak izango dira, baita Ogasuneko, Tecnaliako eta BRTAko (Basque Research and Technology Alliance) ordezkariak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak ere.