HIRIAK ETA GIZARTE EKONOMIA – Tokiko buruzagien nazioarteko topaketa
Donostia 2023 Gizarte Ekonomiaren Hiriburutzaren testuinguruan, aste garrantzitsua izango da azaroaren 13tik 17ra bitartekoa.
Gizarte Ekonomiari buruzko Europako Konferentzia egingo da Kursaal Jauregian azaroaren 13an eta 14ean, eta hitzorduaren harira, euskal lurraldean horren errotuta dagoen ekonomia ereduaren inguruko topaketak, biltzarrak, sari-banaketak eta orotariko jarduerak programatu dituzte sektoreko agenteek. Donostiako Udalak, Estrategia Bulegoaren bidez, HIRIAK ETA GIZARTE EKONOMIA: Tokiko buruzagien nazioarteko topaketa antolatuko du azaroaren 14an, 15:30etik aurrera, Kursaal Jauregiko 1. aretoan, eta nazioarteko 6 hiritako buruzagiak elkartuko ditu, Gizarte Ekonomiak hiriko alor ezberdinengan izandako eraginaren inguruan mintzatzeko eta arrakasta kasuak partekatzeko. Hauek izango dira HIRIAK ETA GIZARTE EKONOMIA saioko parte-hartzaileak: DONOSTIA. Eneko GOIA, alkatea BORDELE. Pierre HURMIC, alkatea eta GSEFren presidentea (Gizarte Ekonomiaren Nazioarteko Foroa) TSUKUBA. Tatsuo IGARASHI, alkatea BARTZELONA. Jordi VALLS, alkateordea, eta Ekonomia, Ogasun, Ekonomia Sustapen eta Turismo Saileko arduraduna ESTRASBURGO. Véronique BERTHOLLE, alkateordea eta Europako eta Nazioarteko Harremanen arduraduna TORRES VEDRAS. Ana UMBELINO, alkateordea eta REVESeko (Gizarte Ekonomiaren aldeko Europako Hiri eta Eskualdeen Sarea) presidentea Deialdia irekia izango da, eta bertan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea, azaroaren 10a baino lehen.