Gaztenpresatik topaketa
Gaztenpresa 2022 txostenaren eragin ekonomiko eta soziala
Laboral Kutxak eta Gaztenpresa Fundazioak antolatutako topaketa batean, datorren apirilaren 27an, 10:30ean, Gaztenpresa 2022 txostena eta haren eragin ekonomiko eta soziala aurkeztuko dira prentsaurrekoan.
12:00etan, ekitaldi bat izango da, zeinean parte hartuko baitute Espainiako Gobernuaren, LANBIDEren, Europako Inbertsio Funtsaren eta Gaztenpresa Fundazioaren ordezkariek. Era horretan, agerian geratuko da zer-nolako garrantzia duen lankidetza publiko-pribatuak ekintzailetzari eta ekonomia sozialari laguntzeko orduan.
Gainera, ekintzailetzari buruzko hiru istorioren berri emango da.
Azken batean, komunitate ekintzailearentzat inspirazio-iturri izango den topaketa bat, agerian jartzen duena Laboral Kutxak enpleguarekin eta ekintzailetzarekin duen konpromisoa, beraren fundazioaren bidez, eta azpimarratzen duena zenbaterainoko garrantzia duen Euskadiko ekonomia sozialaren ereduak munduko erreferente gisa.