Euskadiko nekazaritzako elikagaien kooperatibei buruzko hausnarketa jardunaldia eta bisita teknikoa
KONFEKOOPeko Nekazaritzako eta Elikadurako Elkarte Sektorialak beste erakunde batzuk, Administrazioa eta gizartea ordezkatzen, sustatzen, bultzatzen eta haiekin elkarlanean jarduten du, Euskadiko nekazaritzako eta elikadurako kooperatibismoaren elkargunea izateko.
Horretarako, 30 urte baino gehiago daramatza nekazaritza- eta elikadura-kooperatibismoko zenbait interes-talderekin loturak ezartzen, eta Euskadiko nekazaritza- eta elikadura-kooperatiben sarea finkatzeko, hazteko eta indartzeko behar eta aukerak helarazten ditu. Urtero, hausnarketa-jardunaldi batean biltzen ditu kooperatibak, eta, horrez gain, bisita tekniko bat egiten du, estatu osoan bere esparruan interesgarriak diren proiektuak partekatzeko. Aurten, hiriburutzarekin bat, hausnarketa-jardunaldia eta bisita teknikoa Donostian izango dira, eta Basque Culinary Center bisitatuko dute.