Starts:
05/07/2023

Ends:
05/07/2023

Xehetasunak

Data:

05/07/2023

Lekua:

Ministerio de Trabajo y Economía Social, Paseo de la Castellana, 63 (Madrid)

Antolatzailea:

Gobierno de España

Itzuli

Espainiako Gobernuak Gizarte Ekonomiaren eta Zaintzaren PERTEaren aldeko Aliantza aurkeztuko du

Espainiako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Lan eta Gizarte Ekonomiako ministro Yolanda Díazek Ekonomia Suspertzeko eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoen artean (PERTE), Gizarte Ekonomiarako eta Zaintzarako proiektuari dagokion Aliantza aurkeztuko du asteazkenean, uztailaren 5an.

PERTE honek 800 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua du, eta pertsonengan oinarritutako ekonomia inklusiboa sustatu nahi du. Gizarte ekonomian eta zaintza ekonomian lan egiten duten ikerketa-zentroen, erakundeen, eta kooperatiben arteko aliantzak indartu eta sendotu nahi ditu, eta Espainia erreferente bihurtu arlo horretan.

Horretarako, hiru helbururen inguruan egituratuko da:

  1. Espainiako gizarte ekonomia eta bere ahalmen eraldatzailea bultzatzea eta garatzea.
  2. Zainketen arloan, zerbitzu aurreratuak garatzea eta bultzatzea, irisgarriak eta pertsonengan zentratuak.
  3. Gizarte ekonomian erreferentea den "Abangoardiako Hub" bat sortzea, gizarte ekonomiako erakundeen artean ezagutzak transferitzeko eta trukatzeko.

Gaur egun, Espainiako gizarte ekonomiaren eragileak BPGren % 10 dira, eta enpleguaren % 12,5 eragiten dute. Gizarte ekonomiaren sarea ia 2,2 milioi enplegu sortzen dituzten 43.000 enpresak osatzen dute. Hainbat negozio- eta antolaketa-eredu dituzten erakundeak dira, hala nola kooperatibak, lan-sozietateak, arrantzale-kooperatibak edo mutualitateak, eta sektore ekonomiko ugaritan jarduten dira.