Ekonomia Sozial eta Solidarioko Masterrari hasiera emateko ekitaldia
Ekonomia Sozial eta Solidarioko Masterraren 2023-24 edizioari hasiera emateko ekitaldia eta mintegia, GEZKI Institutuak sustatua eta Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak babestua. Ekonomia Sozial eta Solidarioko Masterraren ikasle eta irakasleei zuzenduta dago.

Partekatuko diren indar-ideiak honako hauei buruzkoak dira: ekonomia sozial eta solidarioaren arloko prestakuntza; ekonomia sozial eta solidarioaren arloko ekintzailetza sustatzea; sektorearekiko harremanak; ekonomia sozial eta solidarioren familiak; ekonomia sozial eta solidarioaren printzipioak eta balioak zabaltzea; eta ekonomia horren gai eta erronkei buruzko ikerketarako sarbidea.