EHLABEren 2022ko memoriaren aurkezpena
EAEko desgaitasuna duten pertsonen enpleguarekin eta enplegagarritasunarekin lotutako iazko ikasturteko daturik garrantzitsuenak aurkeztea, baita EHLABEko erakunde guztiek euskal gizarteari ematen dioten gizarte-balioarekin lotutako emaitza neurtu eta kuantifikatuak ere.

Ekitaldian izango dira EHLABEko lehendakaria eta koordinatzailea, Asier Vitoria eta Pablo Moratalla, hurrenez hurren, eta Enplegu sailburuorde Alfonso Gurpegui.
Azken batean, desgaitasuna duten pertsonentzako enplegagarritasun-zerbitzu espezializatuen kudeaketa-balantzearen txostena da, arreta berezia jarrita laguntza-premia handienak dituzten pertsonengan; horrela, gizarteratzeko eta laneratzeko euskal eredua oraindik ere erreferentzia da desgaitasunaren eta enpleguaren sektorean, bai estatu mailan, bai Europa mailan.