CICOPA biltzarra
Gizarte Ekonomiari buruzko Europako Biltzarraren, jarraipen gisa, azaroaren 16an CICOPAren estrategia-bilera egingo da Arrasaten. Industriaren eta zerbitzuen arloko Kooperatiben Nazioarteko Erakundea, edo CICOPA, Nazioarteko Aliantza Kooperatiboaren (ACI) erakunde sektoriala da 1947az geroztik. Eskubide osoko kideak kooperatibak hainbat sektoretan ordezkatzen dituzten erakundeak dira: eraikuntza, industria-ekoizpena, interes orokorreko zerbitzuak, garraioa, zerbitzu intelektualak, artisautza, etab. Kide elkartuak sektore horietan kooperatibak sustatzen dituzten laguntza-erakundeak dira. Bilera horretan, CICOPAko zuzendaritzako kideez gain, Iñigo Albizuri (MONDRAGONeko EHko zuzendaria), Euskadiko mugimendu kooperatiboko ordezkariak (CSCE, KONFEKOOP) eta Espainiako (COCETA) izango dira.