Ekintzailetza kooperatiboa, ekiteko modu sendo eta iraunkorragoa

Joan den irailaren 14an EHUko Udako Ikastaroetan (UIK) “Ekimen kooperatiboa: inbertsio sozial eta jasangarriaren formula” jardunaldia egin zen.

20/09/2023

Eusko Jaurlaritzak LKS Next Legal enpresarekin antolatu zuen topaketa Donostiako Gizarte Ekonomia Hiriburutzaren programaren barruan.

Topaketan gizarte ekonomiaren alorreko profesional eta adituak bildu ziren, eztabaida sortzeko eta ekonomia sozialaren aldeko apustua eta, zehazki, enpresa berriei ekiteko formula kooperatiboaren ahalmenak balioesteko helburuarekin.

Jardunaldian ekintzailek euren proiektuak martxan jartzerako garaian izan zituzten erronkak aipatu zituzten, besteak beste, finantzaketa iturrien gaia. Hala ere, kooperatibak lan-ingurune kolaboratiboagoa eta komunitate-zentzu handiagoa eman diela eta honek proiektuari sendotasuna eta iraunkortasuna ematen diola azpimarratu zuten.

Era berean, finantzen eta zuzenbidearen inguruan aritu ziren hizlariak. Gaur egun, kooperatiba-formula urruna izaten jarraitzen du erakunde batzuentzat, eta horrek ekintzaileek beste formula batzuk aukeratzea eragiten du.

Hala ere, enpresa berrien sorkuntzan kooperatiba eredua egokia eta malgua dela erakutsi da, eta gero eta hurbilago dago banketxeetatik eta hauek lehenesten dituzten enpresa baloreetatik. Aldeko eta kontrako ikuspegiak azertu ostean, nabarmen azaleratu zen ekintzailetza kooperatiboa enpresa justuago, arduratsuago eta jasangarriagoak sortzeko formula dela eta “egungo enpresa eta testuinguru soziala eraldatzeko gaitasuna duena”.

También te puede interesar