EHLABEk eta Orkestrak Euskadiko gizarte ekonomian gizarte eta lanerako inklusio euskal ereduaren inpaktua aztertu dute

Joan den astelehenean, urriaren 17an, EHLABek, Orkestrarekin batera (Lehiakortasunerako Euskal Institutua), “Ongizaterako Lehiakortasun Koadernoa: ezgaitasuna duten pertsonentzako gizarteratzeko eta laneratzeko euskal ereduaren ekarpena” lana aurkeztu zuen Donostiako Kursaal-ean.

19/10/2023

Aurkezpenean parte hartu zuten: Kepa Korta, Donostiako Udaleko Estrategia Bulegoko zuzendaria; Asier Vitoria, EHLABeko lehendakaria; Leire San Jose, Euskal Herriko Unibertsitatea; Ramón Bernal, Lantegi Batuak eta EHLABE Batzordeko zuzendari nagusia; eta Susana Franco, Patricia Cantó eta Mercedes Oleaga Orkestrako ikertzaileak.

 

Desgaitasuna duten Pertsonentzako Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte eta Lanerako Inklusio Eredua (Eredua, aurrerantzean) duela 40 urte baino gehiago hasi zen garatzen. Eredu horren ezaugarri bereizgarrietako bat da eragile publiko eta pribatuen sare batek lankidetzan egindako lanaren emaitza dela, enpresek, lehiakorrak izateaz gain, ongizate inklusibo eta jasangarria ezaugarri duten gizarteak sortzen lagun dezaketela sinetsita.

 

Ereduaren erdi-erdian EHLABE-Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkartea dago, desgaitasuna duten pertsonen gizarte eta lanerako inklusioa sustatzen duten irabazi asmorik gabeko entitateen euskal elkartea. EHLABEk erakundeekin eta gizarte eragileekin solaskidetza sustatzen eta garatzen du, elkartea osatzen duten entitateekin lankidetzan. Desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasuna eta haien gizarte inklusioa hobetzea du helburu.

 

Lehiakortasun Koadernoa 4 hausnarketa nagusitan oinarritu da.

  1. Zein dira Ereduaren elementu bereziak?
  2. Zer erronka eta aukera ondorioztatzen dira «inklusio olatutik»
  3. Nola laguntzen dio Euskal Autonomia Erkidegoko ongizate inklusibo eta jasangarria helburu duen lehiakortasunari?
  4. Zer erronka eta aukera planteatzen dizkiote Ereduari trantsizio jasangarriek?

Orkestraren webgunean txostena deskargatu daiteke.

También te puede interesar