Gaur aurkeztu da “Estatuko Ekonimoa Sozial eta Solidarioa” txostena 2023an gauzatu den Gizarte Auditoretzaren emaitzak ezagutarazteko. Aurtengo kanpainan 641 enpresek parte-hartu dute. Ekitaldia Donostian antolatu da, Gizarte Ekonomiaren Hiriburutzaren testuinguruan, eta bertan izan dira Maravillas Espín Lan Autonomoaren, Gizarte Ekonomiaren eta Enpresen Gizarte Erantzukizunaren zuzendari nagusia eta REAS RdRko hainbat kide. Ekitaldian, datu orokorrez gain, emaitzak genero ikuspegitik eta “Merkatu Soziala” izeneko zirkuitu ekonomikoaren barruan dagoen interlankidetzaren eta barne-kontsumoaren ikuspegitik ere aurkeztu dira.
Ekonomia sozial eta solidarioak lan egokiari, laneko oinarrizko eskubideei, pobreziaren gutxitzeari eta eraldaketa eta inklusio sozialari egiten dion ekarpenak balioan jarri zituen Nazio Batuen Erakundeak joan den apirilean”Ekonomia sozial eta solidarioa sustatzea garapen jasangarri baterako” izeneko ebazpenean. Izan ere, Garapen Iraunkorreko Helburuak lortzeko eta kokatzeko eredu ekonomiko hori goraipatu zuen. Testu horretan, gainera, ekonomia sozial eta solidarioak enpresen eta ekintzaileen potentziala hobetzeko, produktibitatea eta lehiakortasuna indartzeko eta finantzaketarako, merkatuetarako eta enpresa-garapeneko beste zerbitzu batzuetarako sarbidea errazteko bete dezakeen zeregina azpimarratzen da.
Ekarpen horiek neurtu ahal izateko, REAS RdRek duela ia hamarkada batetik Auditoretza/Balantze soziala erreminta garatzen du, enpresa-gardentasunaren eta gizarte eta ingurune inpaktuaren neurketa tresna. Tresna horrek Estatuko txosten agregatu batean jasotzen du urtero Ekonomia Sozial eta Solidarioa osatzen duten ehunka enpresen eta milaka pertsonen jarduera.
Ekitaldiak jardunbide egokien mahai-ingurua izan du, eta, bertan, REAS Euskadiko kideek lurraldean gertatzen ari diren erreferentziazko praktika batzuen berri eman dute, hala nola tresna horri lotutako berme-zigilu baten garapena eta lan-politika feminista baten aldeko sarearen lanak. Ekitaldiaren amaieran Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzako Alfredo Ispizuak hitz egin du.
Saioa ikusi