12 erakunde eta 5 agintari SOCIAL ECONOMY AWARDS sarietan

Pasa den asteartean, azaroaren 14an, Social Economy Awards Sarien II. edizioa egin zen Tabakaleran. Bi urtean behin ematen diren sari hauen entregarekin amaitu zen Donostian, Gizarte Ekonomiaren Hiriburuan, ospatu den Gizarte Ekonomiaren Europako Biltzarra.

15/11/2023

Guztira, 12 erakunde finalista saritu zituzten lau kategoriatan, eta 5 agintari, erakunde-sari gisa.

Sariak eta erakundeak

Skills kategoria:

  • Lehen saria: Programa Por Talento Digital, de Fundación ONCE (España)
  • Lehen finalista: ETRE Schools, de Les écoles ETRE (Francia)
  • Bigarren finalista: Programa Radia, por la inclusión digital de la mujer, de Fundación ONCE (España)

Social Innovation kategoria:

  • Lehen saria: Vienna Hobby Lobby (Austria)
  • Lehen finalista: Energía Ciudadana S. Coop (España)
  • Bigarren finalista: Tequio (Francia)

Green Transition kategoria:

  • Lehen saria: Energie Solidaire (Francia)
  • Lehen finalista: AGRESTA S. COOP. (España)
  • Bigarren finalista: Comunitat Minera Olesana (España)

Digitalization kategoria:

  • Lehen saria: Panacea Cooperative Research S. Coop (España)
  • Lehen finalista: Open Food Network Europe (Italia)
  • Bigarren finalista: Kloosiv Housing SCCL (España)

Sari instituzionalak:

Gizarte-ekonomiaren aldeko hainbat agintariren laguntza, sustapena eta defentsa aitortzen dute. Hauek izan ziren sarituak: Gobernuko bigarren lehendakariorde eta jarduneko Lan eta Gizarte Ekonomiako ministro Yolanda Díaz; Bulgariako Lan eta Gizarte Politiketako ministro Ivanka Shalapatova; Alemaniako Klimaren aldeko Ekonomia eta Ekintza Ministerioko Estatu idazkari Sven Giegold; Europako Parlamentu Inter-Ekonomia Batzordeko lehendakari Patrizia Toia

Jatorrizko albistea

También te puede interesar