ASLEko lehendakaria den Beatriz Ciordiak egin zuen sariaren entrega eta Mary Tere Guzmánek (ALBOAN, Euskadi eta Nafarroa), Claudia Ruizek (ASERJUS, Guatemala) eta Luis Javier Rodriguezek (SUYUSAMA, Kolonbia) jaso zuten, sare osoaren ordezkari gisa.
Red Comparte-k aintzatespen hori jaso zuen, besteak beste, “elkarlanerako eta hausnarketarako espazio partekatuetatik abiatuta Latinoamerikan bazterkeria-testuinguruetan ekimen ekonomiko-produktibo ugari garatzen laguntzeagatik. Ekimen horiei esker, latinoamerikan eta munduan egoera zaurgarrian dauden pertsonen inklusioa errazten da, 56.000 pertsona baino gehiagorengana iritsiz: % 55 emakumeak dira, % 79 landa-eremukoak, gehienak indigenak”.
Txemi Cantera Saria-ren epaimahaia honako hauek osatu zuten: Beatriz Ciordia, ASLEko presidentea; Teresa Laespada, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun diputatua; Jokin Díaz, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako zuzendaria; Alejandro Martínez Charterina, Deustuko Unibertsitatea; Aitziber Etxezarreta, GEZKI- EHU; Iñaki Peña, Laboral Kutxa eta Jone Nolte, ASLEkoa.