Categoría: Sin categoría

  • EKOS Jaialdiko sari-banaketarekin itxi da Gizarte Ekonomiaren Hiriburutza urtea

    Idoia Mendia lehendakariordeak ere hiriburutzaren arrakasta azpimarratuz abiatu zuen saioa: “Gaurkoan, amaiera emango diogu Nazio Batuen Erakundearen ebazpenarekin bat egin duen hiriburutzari; Europarekin lerrokatuta sentitu den, etorkizunari begiratu dion eta gazten babesa izan duen hiriburutzari”. Eider Mendoza ahaldun nagusiak eta Eneko Goia Donostiako alkateak ere bat egin zuten mezuarekin, Gizarte Ekonomiako familiek emandako babesa eskertuz, eta arlo honetan lanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuten, eredu tradizionalaren alternatiba hau sustatzeko eta duen balioa gizarteratzeko.

    Haiekin batera, Amparo Segovia Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioko Estatu idazkariak, Juan Antonio Pedreño CEPES Gizarte Ekonomiako Espainiako Enpresarien Konfederazioko presidenteak eta Rosa Lavín KONFEKOOP Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko eta EGES Euskal Gizarte Ekonomia Sareko presidenteak hartu zuten hitza.

    Sorpresaz eta emozioz jositako saioa izan zen Laura Chamorrok gidatutakoa, eta besteak beste, ekonomia sozial eta solidarioaren balioekin lotutako sortzaile eta artista gazteek umore, musika eta arte ukituak eman zizkioten ekitaldiari.

    Irabazleak

    Gizarte ekonomiaren balioak zabaltzea eta gazteei helaraztea izan zuen helburu jaialdiak, horretarako, pieza grafikoak eta ikus-entzunezkoak sortuta. Parte-hartzaileak bi kategoriatan lehiatu ziren: ikasleen kategoria, DBHko 4. mailako, Lanbide Heziketako eta Unibertsitateko ikasleentzat; eta publikoaren kategoria, 18 urtetik gorako diseinu grafikoaren edo ikus-entzunezkoen alorretako profesional eta zaleentzat.

    Inklusioa, jasangarritasuna, berdintasuna, elkartasuna eta tokiko garapena izan ziren saritutako lanen aztergaiak, eta irabazleen zerrenda osoa jaialdiaren webgunean izango da kontsultagai.

    Jatorrizko albistea: Estrategia bulegoa

  • ASLEk ekintzailetzarako errezeta erakutsi zuen KOCOlab topaketan

    Abenduaren 14an ospatutako KOCOlab topaketa ekintzailetza eta berrikuntzaren alorreko pertsona eta profesionalak biltzeko aukera paregabea izan zen. Bertan izan ziren, besteak beste,  ASPEGI, SINERGIAK, DEBEGESA, FOMENTO SAN SEBASTIÁN, UPV/EHU y ALDALAN.

    Ekintzailetzan interesa zuen edonork aukera izan zuen ASLEk antolatutako kongresu parte-hartzaile honetara joateko. Topaketari hasiera emateko mahai-inguru bat antolatu zen eta bertan Sociedades Laborales, NINBO Interactive, nu comunicación eta SALABEko ordezkariek hartu zuten parte. Haien istorio eta ikuspegiak entzuteak erakutsi zuen ekintzailetzaren arrakastarako bideak askotarikoak izan daitezkela. Mahai-inguruaren ostean hainbat tailer parte-hartzaile egin zituzten.

    ASLEren ahotan “KOCOlab ez zen kongresu hutsa izan; esperientzia horretan, komunitate ekintzailea konektatu, partekatu eta taldean eraiki zen.”

  • Espainiako Ordezkaritzak Europako Batzordeko Gizarte-Ekonomia eta Gizarte-Enpresetako Adituen Taldean (GECES) parte hartu du

    Bilera horretan, Espainiako Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioaren ordezkaritzako aditu diren Visitación Álvarezek, Gizarte Ekonomiako eta EGEko zuzendariorde nagusiak, eta Maite Martínez Arrastiak, ESYRSE Zuzendaritza Nagusiaren arloko koordinatzaileak, Espainiak duen Europar Batasuneko Kontseiluaren presidentetzaren emaitzak eta Ministerioak Gizarte Ekonomiaren arloan izandako jardunaren mugarriak azaldu zituzten.

    Espainiaren Lehendakaritzaren emaitzen artean, Gizarte Ekonomiaren garapenerako esparruei buruzko EBko Kontseiluaren lehen Gomendioaren argitalpena nabarmendu zuten. Gomendio hori 2023ko azaroaren 27an onartu zuen EPSCO Kontseiluak, eta funtsezko mugarria da Europar Batasunean Gizarte Ekonomiaren garapen homogeneoa bultzatzeko eta gizarte ekonomiaren alorreko politikak sendotzeko.

    Honez gain, Donostian ospatutako “People, planet, action” konferentzia Europearraren ondorio nagusiak partekatu ziren bertaratutako estatu kideetako eta gizarte-ekonomiako Europako elkarteetako gainerako ordezkaritzekin. Konferentzia hori 2023ko azaroaren 13an eta 14an egin zen Kursaalean Donostiaren Gizarte Ekonomiaren Hiriburutzaren markoan. Europa osoko gizarte-ekonomiako 500 aditu baino gehiago bildu zituen topaketak eta, mahai-inguru eta saioez gain, konferentziaren barruan Euskadiko gizarte-ekonomiako zentro garrantzitsuetara bisitak ere egin ziren. Honez gain, Donostiako Manifestua sinatu zuten hemeretzi estatu kidek, Europako Ekonomia eta Gizarte Komiteak, Eskualdeetako Komiteak eta Economy Europe gizarte-erakundeak. Manifestuaren sinadurak Europan gizarte-ekonomiaren garapena bultzatzeko ibilbide-orri bat jarraitzeko konpromisoa hartzea izan zuen helburu.

  • FESLAN, gizarte ekonomiarekin bat egiten duten pertsona eta enpresak konektatuz

    FESLAN azokaren lehen edizioa Gizarte Ekonomiaren eremuko enpresen eta enplegua eskatzen duten pertsonen arteko topagunea bilakatu zen “Gizarte Ekonomiaren etorkizuna zu zara” lelopean. Idoia Mendia Lehendakariordeak inauguratu zuen jaialdia eta bertan izan ziren Eneko Goia Donostiako alkatea, José Antonio Asensio Gipuzkoako Iraunkortasun diputatua eta Maravillas Espín Lan Ministerioko Gizarte Ekonomiako zuzendari nagusia. Sailaren aldetik, Elena Pérez Barredo eta Alfonso Gurpegui sailburuordeak bertaratu dira, baita Lanbideko zuzendari nagusi Francisco Pedraza ere.

    Mendiak bere sarreran eskatu zuen “inbertsioa eta pertsonenganako konfiantza enpresa-kultura osoan indar-ideia gisa txertatzeko”. Gizarte Ekonomiak dagoeneko egiten du hori erantsi zuen, eta abantaila ematen dio, “pertsonak, konpromisoa eta ongizatea dituelako bere enpresen motor gisa”.

    Azkoa eta Kongresua

    FESLAN azoka bi gune nagusitan antolatu zen: INDUSTRYLAN, industria-sektorearen topagunea izan zen eta enplegu-eskatzaileek gizarte ekonomiako erreferente diren enpresak aurkitu zituzten eremu horretan; bestetik, SERVICELAN, zerbitzuen sektoreko eragileek osatu zutena. Enplegu-zerbitzuetako hainbat ordezkari ere bertan izan ziren, eta gune bat izan zuten.

    Azokaz gain, kongresuak mahai-inguru eta hitzaldi egitarau zabala izan zuen. Horien artean, bi hizlari nabarmendu ziren: Borja Vilaseca idazlea, gizarte-ekintzailea, kontzientzia-eraldatzailea eta hezkuntza-ekintzailea; eta Gema Hassen-Bey, Medallista Paralinpikoa, Kazetaria, Coach eta Hizlaria.

    FESLAN, Lanbideren eta Merkalan urteko azokaren esperientziatik eta Euskadiko Gizarte Ekonomiaren ehunka urteko esperientziatik jaio da. “Pertsonak balioak dituzten enpresekin konektatzeko, batzuek eta besteek bilatzen dutenaren arteko lotura lortzeko eta munduan ezagutzen den adierazpenik arrakastatsuenetako baten bokazioa sustatzeko asmoz, ekonomia baloreekin, sustraiekin, gizarte-konpromisoarekin eta aurrerapen ekonomikoarekin kohesioarekin sustatzeko”.

    Jatorrizko albistea

  • Gizarteratze Enpresen Eguna

    “Gizarteratze enpresak, ekonomia soziala eta enplegu inklusiboa” titulupean, aurtengo edizioak bi helburu nagusi izan zituen: lehena, gizarteratze enpresek gizarte ekonomiaren baitan gizartea eraldatzeko duten gaitasuna ikusaraztea; bigarrena, enplegu inklusiboa sustatzeko modu desberdinak erakustea, laneratzeko enpresei gordetako kontrataziotik abiatuta. Honez gain, topaketan estatuko gizarteratze enpresen datuak ere aurkeztu ziren.

    Jardunaldi hau sektorearen mugarri nagusienetako bat da, eragile desberdinen arteko harremanak sustatzen dituelako: sektore eta lurralde desberdinetako gizarteratze enpresak, tekniko eta erakunde publikoak, ordezkari politikoak, akademiako eta gizarte ekonomiako pertsonak, etab.

    Laburpen bideoa ikusi

    Jardunaldiaren bideo osoa ikusi

  • Red Comparte-k jaso du 2023ko “Txemi Cantera” saria

    ASLEko lehendakaria den Beatriz Ciordiak egin zuen sariaren entrega eta Mary Tere Guzmánek (ALBOAN, Euskadi eta Nafarroa), Claudia Ruizek (ASERJUS, Guatemala) eta Luis Javier Rodriguezek (SUYUSAMA, Kolonbia) jaso zuten, sare osoaren ordezkari gisa.

    Red Comparte-k aintzatespen hori jaso zuen, besteak beste, “elkarlanerako eta hausnarketarako espazio partekatuetatik abiatuta Latinoamerikan bazterkeria-testuinguruetan ekimen ekonomiko-produktibo ugari garatzen laguntzeagatik. Ekimen horiei esker, latinoamerikan eta munduan egoera zaurgarrian dauden pertsonen inklusioa errazten da, 56.000 pertsona baino gehiagorengana iritsiz: % 55 emakumeak dira, % 79 landa-eremukoak, gehienak indigenak”.

    Txemi Cantera Saria-ren epaimahaia honako hauek osatu zuten: Beatriz Ciordia, ASLEko presidentea; Teresa Laespada, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun diputatua; Jokin Díaz, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako zuzendaria; Alejandro Martínez Charterina, Deustuko Unibertsitatea; Aitziber Etxezarreta, GEZKI- EHU; Iñaki Peña, Laboral Kutxa eta Jone Nolte, ASLEkoa.

  • Zuzenbide Kooperatiboari buruzko IV. Nazioarteko Foroa antolatu da Donostian

    Foroaren gai nagusia ondorengoa izan zen: “Kooperatiben arteko lankidetza-printzipioa: iraganaren edo etorkizunaren hasiera?”

    3 eguneko foro profesional honen inaugurazioan izan ziren: David Hiez, Luscooperativum-eko lehendakaria; Aitziber Etxezarreta, GEZKIko zuzendaria; Alberto Emparanza, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko dekanoa; Santosh Kumar, ACIko Zuzenbide zuzendaria; Aitor Zurimendi, EHUko idazkari nagusia; Patxi Olabarria, Kooperatiben Kontseiluko Lehendakaria; eta Jokin Díaz, EJko Gizarte Ekonomiako zuzendaria.

    Foroaren baitan, hiru egunez, gai desberdinak jorratzeko mahai-inguru eta saioak antolatu ziren. Lehen egunean kooperatiben arteko kooperazioaren inguruan aritu ziren eta 3 panel nagusitan antolatu zen hausnarketa: hurrenketa orokor bat egin zuten lehen saioan, gero zerga zuzenbidearen ikuspegitik aztertu zuten gaia eta azkenean praktikaren azterketa egin zen. Honez gain, egunaren itxieran “Kooperatiben arteko kooperazioari begirada Euskal Kooperatibismotik” mahai-ingurua antolatu zuten.

    Bigarren egunean  “Espainiako Zuzenbide kooperatiboaren eboluzio eta tendentziak. Bereziki, kooperatiben arteko kooperazioa” hitzaldia egon zen eta gero komunikazio desberdinak aurkeztu ziren. Hirugarren egunean, aldiz, komunikazioen aurkezpenez gain, “Zuzenbide Kooperatiboa eta aldizkari akademikoak: Erronka eta aukerak” mahai-ingurua antolatu zen eta “Ekonomia eta ordezkaritza izaerako interkooperazioa. Latinoamerikako kasua” hitzaldia entzuteko aukera izan zuten bertaratu zirenek eta jardunaldia online jarraitu zutenek.

    Itziar Villafáñez Pérezek Merkataritza Zuzenbideko irakasle agregatuak eta David Hiez Luscooperativum-eko Lehendakariak egin zuten foroaren itxiera.

    Programa

  • Nazioarteko Aliantza Kooperatiboaren Gazte Batzordearen bilera Donostian

    Jardunaldiak 3 helburu nagusi izan zituen: nazioko gazteen eta nazioarteko sareko gazteen arteko lotura sustatzea, mugimendu kooperatiboko gazte-sareen adibideak ikustea eta ulertzea; eta agenda bat ezartzea mugimenduaren ordezkagarritasunari lagunduko dioten sare nazionalak indartzea eta sortzea bultzatzeko.

    Jardunaldia hasteko, Nazioarteko Aliantza Kooperatiboaren sarearen aurkezpen orokorra egin zen eta Young European Cooperators ‘Network Europako egoitza aurkeztu zen. Lehen dinamikan hausnarketa bat egin zen.

    Dinamikaren helburua, borondatezko elkarte, sare eta erakundeetan dauden pertsonen parte-hartzea aztertzea izan zen sarearen sorreran indartu beharreko funtsezko ezaugarriak identifikatzeko.

    Ondoren, sarearen jarduerarekin eta eskura dauden baliabide-aukerarekin paralelismo potentzialak bilatu ziren. Azkenik, agenda bat adostu zen estatu mailako gazte kooperatiben sarea eta gizarte ekonomia sustatzera bideratuta zegoena. Agendak, Europan lehendik dauden proposamenak indartzeko ekintzak ere jaso zituen.

  • Eider Mendoza “langileen parte-hartzea lurraldeko ehun ekonomiko eta industrialaren indargune handi bat da eta, batez ere, etorkizunerako balio bat”

    Orain arteko zifrarik altuenak dira, bai langileei dagokienez, bai konpainia kopuruari dagokionez, 2016an parte-hartzea sustatzeko Foru Araua onartu zenetik, eta % 34ko igoera izan da onuradunen kasuan aurreko urtearekin alderatuta, orain arteko errekorra gaindituz. Zerga-araudi hori indarrean egon den zazpi urteetako emaitza metatuei erreparatzen bazaie, 548 enpresa dira, 3.172 pertsona, eta horiek 39,1 milioi euroko inbertsioa egin dute guztira.

    Zerga pizgarri horien balantzea Chillida-Lekuko Zabalegi baserrian Aldundiak antolatzen duen Partaidetzaren Egunaren hirugarren edizioaren baitan egin da. Eider Mendoza diputatu nagusiak eta Ane Insausti Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako diputatuak foru erakundeak alor horretan egindako apustua eta bere politiken emaitzak partekatu dituzte bertan lurraldeko enpresa-, politika-, sindikatu- eta gizarte-ordezkariekin. Jokin Perona Ogasun eta Finantzetako diputatua ere bertan izan da. Orobat, Sabin Azuak hitzaldia eskaini du jardunaldian, “Pertsonen komunitateak. Abantaila lehiakorrak sortzen” izenburupean. Ondorengo mahai-inguruan, berriz, Smartlog, Sutargi eta Mondragon Corporation enpresek partaidetzak talentu iraunkorrerako funtsezko elementu gisa jokatzen duen papera jorratu dute.

    Jardunaldiaren hasieran, Eider Mendoza diputatu nagusiak adierazi du langileen parte-hartzea “lurraldeko ehun ekonomiko eta industrialaren indargune handi bat” dela. “Errealitate horrek garrantzi handia du orainaldian, baina, batez ere, etorkizuneko balio garrantzitsua du, gure ehun ekonomikoa eta industria fisikoa bultzatzen laguntzen baitu”. Ildo horretan, Mendozak gogorarazi du parte-hartzea bultzatzeak “enpresen lehiakortasuna” hobetzen duela, “enplegu gehiago eta kalitate handiagokoa” sortzen duela, eta, gainera, “funtsezko tresna” dela “konpainien errotzea areagotzeko”.

    Horregatik guztiagatik, Mendozak “oso positiboki” baloratu du “Gipuzkoak esparru horretan egindako ibilbide kolektiboa”, bai eta “hori bultzatzeko abian jarritako neurrien emaitzak ere. Gero eta berritzaileagoa, mundura irekiagoa, iraunkorragoa den enpresa-eredu bat defendatzen dugun bezala, erakundeen partaidetza-kulturan sakondu behar dugu, egungo munduak planteatzen dizkigun eraldaketei berme handiagoz aurre egin ahal izateko”. Diputatu nagusiak konpromisoa hartu du “ahalik eta gehien sakontzeko Aldundiaren zerga-eskumena eta laguntza-programetan, Gipuzkoa partaidetza bere antolaketa- eta enpresa-kulturan integratzeko egiten ari den ahaleginari jarraipena emateko, bai eta belaunaldi-erreleboko egoera baten edo zuzendaritza-aldaketa baten aurrean bere enpresetan parte hartzea erabakitzen duten langileen ahalegina babesteko ere”.

    Bestalde, Ane Insaustik gaineratu du “kultura parte-hartzailea funtsezko eraldaketa-prozesuei ekiteko palanka bat” ere badela enpresetan, “hala nola kontziliazio erantzukideari, berrikuntzari, barne-ekintzailetzari edo talentuari. Azken horri dagokionez, enpresa-proiektu erakargarriak behar ditugu talentua fidelizatzeko eta erakartzeko. Eta enpresa osatzen dutenen hazkundea eta inplikazioa bultzatzen duen proiektua beti izango da erakargarriagoa, horretarako aukerak ematen ez dituena baino”.

    Haren esanetan, “badugu tradizio bat, kultura bat esparru honetan, indargune nabarmena dena. Badugu lan ona egiten duen akonpainamendu ekosistema bat. Badugu ibilbide luze bat egina, Europa mailan aitortua izan dena, arrakasta-kasu gisa. Baditugu apustu garrantzitsuak egiten dituzten enpresak eta pertsonak, etorkizunaren alde, eta epe luzeko ikuspegiarekin. Baina ziurgabetasunez betetako testuinguru bat ere badugu, erantzunak baino gehiago galderak planteatzen dituena. Esperientziak erakusten digu partaidetza-ereduetan oinarritutako enpresek hobeto erantzuten dietela krisiei eta ziurgabetasun-garaiei. Baina ezin gara konformatu. Urratsak ematen jarraitu behar dugu, apustuak egiten, eta elkarrekin ikasten, elkarlanetik abiatuta”.

    Jatorrizko edukia ikusi

    Aurkezpen osoa ikusi

  • 641 enpresak parte hartu dute REAS RdRrek egindako “Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioa Estatuan” txostenean

    • “Ekonomia Sozial eta Solidarioa Estatuan. Gizarte Auditoretza Prozesua 2023 “, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren gardentasunerako tresna bat da. Eredu ekonomiko horrek nazioarteko aitorpen ugari lortu ditu, beraz, ebaluazio-sistema hau gakoa da gizarte ekonomiako enpresetan praktika egokiak bermatzeko.
    • Auditoretza Sozialeko kanpainan 272.089 pertsonak hartu dute parte; horietatik 19.935 langileak dira, 33.195 boluntarioak eta 216.572 elkartekideak. % 60 baino gehiago erakunde horietako emakume langileak edo boluntarioak dira.
    • Txostenak 650 enpresa ingururen lan- eta gizarte-testuingurua islatzen du, % 74 REAS RdR-ekoak, Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarearenak.
    • Auditoretza Soziala egin duten enpresen datu ekonomikoek 799 milioiko diru-sarrerak eta 787 milioiko gastu globala erakusten dute.

    Gaur aurkeztu da “Estatuko Ekonimoa Sozial eta Solidarioa” txostena 2023an gauzatu den Gizarte Auditoretzaren emaitzak ezagutarazteko. Aurtengo kanpainan 641 enpresek parte-hartu dute. Ekitaldia Donostian antolatu da, Gizarte Ekonomiaren Hiriburutzaren testuinguruan, eta bertan izan dira Maravillas Espín Lan Autonomoaren, Gizarte Ekonomiaren eta Enpresen Gizarte Erantzukizunaren zuzendari nagusia eta REAS RdRko hainbat kide. Ekitaldian, datu orokorrez gain, emaitzak genero ikuspegitik eta “Merkatu Soziala” izeneko zirkuitu ekonomikoaren barruan dagoen interlankidetzaren eta barne-kontsumoaren ikuspegitik ere aurkeztu dira.

    Ekonomia sozial eta solidarioak lan egokiari, laneko oinarrizko eskubideei, pobreziaren gutxitzeari eta eraldaketa eta inklusio sozialari egiten dion ekarpenak balioan jarri zituen Nazio Batuen Erakundeak joan den apirilean”Ekonomia sozial eta solidarioa sustatzea garapen jasangarri baterako” izeneko ebazpenean. Izan ere, Garapen Iraunkorreko Helburuak lortzeko eta kokatzeko eredu ekonomiko hori goraipatu zuen. Testu horretan, gainera, ekonomia sozial eta solidarioak enpresen eta ekintzaileen potentziala hobetzeko, produktibitatea eta lehiakortasuna indartzeko eta finantzaketarako, merkatuetarako eta enpresa-garapeneko beste zerbitzu batzuetarako sarbidea errazteko bete dezakeen zeregina azpimarratzen da.

    Ekarpen horiek neurtu ahal izateko, REAS RdRek duela ia hamarkada batetik Auditoretza/Balantze soziala erreminta garatzen du, enpresa-gardentasunaren eta gizarte eta ingurune inpaktuaren neurketa tresna. Tresna horrek Estatuko txosten agregatu batean jasotzen du urtero Ekonomia Sozial eta Solidarioa osatzen duten ehunka enpresen eta milaka pertsonen jarduera.

    Ekitaldiak jardunbide egokien mahai-ingurua izan du, eta, bertan, REAS Euskadiko kideek lurraldean gertatzen ari diren erreferentziazko praktika batzuen berri eman dute, hala nola tresna horri lotutako berme-zigilu baten garapena eta lan-politika feminista baten aldeko sarearen lanak. Ekitaldiaren amaieran Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzako Alfredo Ispizuak hitz egin du.

    Saioa ikusi